![]() |
| Tag umeak (5) | 1/5 |
Toti Martinez de Lezea idazle bizkaitarrak Nur eta irlandar gnomoa izeneko umeentzako lehenengo nobela aurkeztu du gaur. Irakurtzen ikasten ari diren haurrei zuzendutako liburua da eta beraz, aditzak orainaldian daude irakurketa eta ulermena errazteko asmoarekin.
Euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu dute. Lezeak azaldu duenez, "ilobari esker" otu zitzaion nobela hau idaztea. "Ez nuen berarentzako liburu egokirik aurkitzen, ipuinak eta ongi ilustratutako liburuak, soilik aurkitzen nituen, baina ez nobelarik".
Nur eta irlandar gnomoa nobelan oso kontakizun xumeak azaltzen dira. Larrabetzuko baserrian bilatu zuen Toti Martinez de Lezeak umeentzako lehenengo nobelarako istorioa. "Nagusiek saguak ikusten ditugun tokian, umeek ipotxak ikusten dituzte", dio idazleak. Nobela hau bilduma baten aurreneko alea izango da. "Nobelako haurra hazten dioan heinean, istorioak ere handitzen joango dira" azaldu du idazle bizkaitarrak.
2005eko lege batek dio, hala gura duten gurasoek, euskara ofiziala den lekuetan, haur jaioberriak euskaraz erregistratzeko eskubidea dutela. Eskubide hori gauzatzea, oso zaila da, ordea. Kasu bakan batzuetan lortu badute ere, guraso asko nahi eta ezinean geratu dira.
Gehiago irakurri>> (Berria)
Bilboko enpresa batek Europa osoko autobusetarako haurren segurtasunerako lehen aulkia aurkeztu zuen atzo.
Irakurri gehiago>> (Berria)
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan D eredua da nagusi; A eredua jaitsi egin da, eta B eredua, berriz, igo.
Irakurri gehiago>> (Berria)
Erietxean aurkitzen diren haurrei une dibertigarri bat igaroarazi eta beren egoera ahaztu dezaten lortzea da zirkukoen xedea bisita berezi honekin

Inprimatu





