![]() |
| Tag ume (9) | 1/9 |
Euskal Autonomi Erkidegoan 9,5 jaiotza izan ziren mila biztanleko 2006. urtean, 27en Europar Batasuneko herriek 10,6ko bataz bestekoa lortu zuten bitartean.
Irakurri gehiago>> (www.eitb24.com)
Haurtzaroan, lehenengo hiru urtetan, haurrari ematen zaion elikadurak ondorengo urteetan izango duen garapenean eragin handia duela ondorioztatu dute Ingalaterrako bi unibertsitatek egin duten ikerketa batean. Hiru urterekin zabor-jana ugari jandako umeek (gatz eta azukre asko daukaten elikagai prozesatuak), garapen okerragoa izaten dute ondoren. Hau da, 6 eta 10 urte bitartean ohikoa den mailan egoteko %10 aukera gutxiago dute. Ikerketa honen arabera, ondorengo urteetako elikadurak ez du eskola-garapenean hainbesteko eraginik. 1991an eta 1992an jaio ziren 14.000 umek hasieratik izan zuten elikadura aztertu dute ikerketa honetan. Horrez gainera, haurraren garapenean eragina izan dezaketen beste hainbat faktore hartu dituzte kontutan: gurasoen bizi-maila eta etxearen baldintzak. Pauline Emmet ikerketa honen arduradunetako batek dioenaren arabera: “lehenengo jatorduetako ohiturek ondorengo garapenean eragina dutela, nahiz eta ondoren dieta hori aldatu”. Beraz, lehenengo egunetatik dieta orekatua emateko gomendatzen du.
Drogak, gaixotasunak, gehiegikeriak... gurasoek haurrak zaindu ezin badituzte aldundien egoitzetara eramaten dituzte. Baina haurrak familia giroan hazten dira ondoen; horregatik egiten dute ahalegina familiak aurkitzeko.
Euskal Herriko pediatrek jarrera zuhurragoa dute azukrearen onuren inguruan eta beraien aburuz Australiako zientzialarien ikerketaren emaitzak arretaz aztertu behar dira, azukrea ezin baita edozein minei aurre egiteko erabili.
Frantziak 1.600 haurrei neurria hartzeko ekimena hasi berri du, arropen edo oinetakoen neurria aldatzeko. Dirudienez, haurren elikadurak okerrera egin du eta horregatik orain dela 40 urteko neurriak ez dute balio.
Gehiago irakurri>> (www.eitb24.com)
Frantziako gizartea 1990eko hamarkadan astindu zuen auzia, 110 umeren heriotza eragin zuena epaitzen hasi dira Parisko Zigor Auzitegian. Hazteko hormona kutsatuak dira kasuaren ardatza, 1983 eta 1985 bitartean artatutako 110 haur -datu ofizialen arabera- hiltzeaz gain, beste 1.698 umeri erasan baitiete. Hormona horiek hilotzetako glanduletatik hartu zituzten umeei txertatzeko, baina Crutzfeldt-Jakoben gaitzarekin kutsatuak egoteak tragedia eragin zuen.
Gehiago irakurri>> (Berria)
Gizarte Gaietako Sailak 4.2 milioi euro bideratu ditu laguntzotarako. "Baliabide ekonomiko eza eskolara joateko oztopo izatea" sahiestea du helburu. Ostiraletik aurrera eskatu ahal izango dira.
Gehiago irakurri>> (EITB24)
Urtero-urtero ehunka ume etortzen dira Euskal Herrira uda hemen igarotzera. Horrela, 1986an Chenobilen izandako hondamendiak beraien osasunean eragindako kalteak zertxobait hobetzea lortzen dute, eta baita bizi-iraupena luzatzea ere. Aitzitik, Chernobil Elkarteak harrera familiak behar izaten ditu umeak udako sasoian hartzeko. Hori dela eta, euskal herritarrak informatzeko asmoz kanpaina abian jarri du eta bilerak antolatu ditu EAEko hiru hiriburuetan: ARABA Noiz: Azaroak 23 Non: Lakuabizkarra Auzokideen Elkartea Iruña kalea, 11 (Gasteiz) Ordua: 19:00 BIZKAIA Noiz: Azaroak 24 Non: Bolunta Ronda kalea, z/g (Bilbao) Ordua: 17:00 GIPUZKOA Noiz: Abenduak 1 Non: Txara Zarategi pasealekua, 100 (Donostia) Ordua: 17:00 Informazio gehiago behar izanez gero, 670 419 078 telefonora deitu dezakezue edota beraien webgunea bisitatu: http://www.chernobil.org
Bidezko merkataritza azoka atzo ireki zuten; gaur 'In this world' filma eskainiko dute.
Gehiago irakurri>> (Goierriko Hitza)

Inprimatu





