Tag parkea (3)1/3
2008/06/06

Egilea: Betizu Web

www.betizu.com webgunean aurki ditzakezue Casilda Iturrizar parkean egun guztirako antolatu diren ekitaldien berri zehatza, eta asteartetik aurrera, berriz, jaiko argazki guztiak ere bertan izango dira ikusgai.

 

  

 

ETBko Betizu Klubak, Ingurumen Sailaren lankidetzaz, ekainaren 8an, igandean, Betizuen VII. Jaia egingo du Bilboko Doña Casilda Iturrizar parkean "Ingurumena: zaintzen baduzu, zainduko zaitu" lelopean, ingurumenarekin arduratsu izatera animatuko gaituzte.

Betizu Jaia goizeko 10:00etan hasiko da ohi bezala Bilboko Doña Casilda Iturrizar parkean. Nerea Aliasek aurkeztuko du jaia. Parke osoa ekitaldi eta ekintza berdez beteta izango da egun osoan.

Betizuon gunea estreinatuko da aurten Betizu Jaian. Bertara Betizu txartelarekin joaten diren guztiek abantaila handiak izango dituzte. Gune horretan, Betizu leihatila izango da zalantzak argitzeko, eta bazkide egiteko baita ere. Gainera Betizu jaian bazkide egiten denak, aurten momentuan eskuratu ahal izango du txartela. Betizuon gunean, Betizuekin argazkiak egiteko aukera, Betizu puzgarriak, ludoteka, tailerrak eta Betizu denda ere izango dira.

Egun osoan zehar, halaber, laCaixadantz! Gunea martxan egongo da. Koreografiak ikasteko eta dantza emanaldiak egiteko gune berezia da. Egun osoan zehar, taldeak antolatu, koreografiak aukeratu eta entseguak egin ondoren, haurrek jendaurrean dantzatuko dute. Ordu erditik ordu erdira ikuskizun berria emango da.

Eta noski, egun osoan laCaixadantz! gunetik pasatu direnetatik, arratsaldeko laCaixadantz! Musikalean parte hartuko dutenak aukeratuko dira.

Txu-txu trena Tren elektriko txikia Jumpinak, Eskalada murrua, tirolina eta zubi tibetarra eta mural erraldoien tailerra, Puzgarriak Taberna eta jantokia eta Giza Eskuen jokoa ere izango dugu, Giza Eskubideekin lotutakoa.

Betizu eta oilarraren kukurrukua Betizuen ikuskizunaren aurrerapena ekarriko dute Betizuek festara. Horrez gain Egin Kantu! Karaokea!z gozatzeko aukera izango da. Beste ekintza batzuen artean, musika, magia eta malabareak iragarrita daude iganderako.

Gymkhana berdea eta Super Plast! Ikuskizuna

Bestalde, ingurumen txokoa ere prestatu du Betizu jaiak eta bertan Gymkhana berdea izango da. Hiru froga jarriko dituzte eta hauetatik bi gainditu beharko dira karnet berdea lortzeko. Hiru frogak hauek honakoak dira: Galdetegia ingurumena zaintzeko oinarrizko jokaeren inguruko galdetegia; jasotako galdetegi guztien artean bi bizikleta eta bi kasko zozkatuko dira. Zaborraren gune beltza Kartoi eta plastikoz zikindutako gunea garbitzen laguntzean datza eta Zuhaitzen jokoa, parkean dauden zuhaitz ezberdinak ezagutzea. Hiru frogetatik bi bukatzerakoan, partehartzaileak berriz bueltatuko dira Ingurumen Txokora eta bertan ziurtagiria jaso eta opari dotore bat izango dute.

Halaber, Super Plast! Ikuskizun ibiltaria ere ibiliko da parkean zehar zaborra loretan bihurtuz. <p>
Betizu Jaia Europako aste berdearekin batera ospatzen den jai berdea da. Ingurumena osasuntsuago egiteko esfortzu berezia egin behar dugu. Lema kontutan hartuta aurten Betizu Jaian Klima Aldaketa eta Biodibertsitatea kontutan izango ditugu.

Garraio publikoa: urtero egiten den gomendioa luzatzen dugu aurten ere. Garraio publikoa erabiliz azkarrago eta seguruago iritsiko dira betizu jaira. Garraiobide batzuk deskontuak egiten dituzte betizu txartela erakutsiaz. Informazio gehiago betizu.com web gunean.

Jaiaren inguruko informazio guztia www.betizu.com webean dago eskuragai.



2008/01/02
Egilea: Betizu Web

Plentziako txikienek Erregeetako Umeen Parkeaz gozatu ahal izango dute ostegunean eta ostiralean, herriko Jai Alai Pilotalekuan.

Gehiago irakurri>> (Berria)



2007/12/13
Egilea: Betizu Web

Bermeoko Udalaren Kirol Patronatuak, Kultura sailak eta Turismo bulegoak `Gabon txiki´ umeentzako gabonetarako egitarau berezia aurkeztu zuten atzo udaletxean. Ekimenez beteriko programazio bateratu bat antolatu dute aurtengo gabonetarako. Nobedadeen artean, izotz pista bat izango da Gonzalo Nardiz enparantzan, abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra bitartean.


Edukia igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:




Bilatu
Azken iruzkinak
Kategoriak
Artxiboak
EiTB-ren beste blog batzuk
Esteka interesgarriak
Blog hau sindikatu