![]() |
| Tag irakasle (6) | 1/6 |
2008/05/14
Egilea: Betizu Web
Atzo asteartea bildu ziren Seaska eta Akademia ikuskaritza, baina ez zen aurrerapen handiegirik lortu irakasleen aferan. Seaskak bi lanpostu gehiago izango ditu datorren urtean, beraien beharretatik urrun. Datorren ikasturte hasieran ehun lanpostu izango ditu seaskak, 98 irakasle eta bi zuzendari. “2.500 ikasle ditugu eta gure ereduaren beharrei duintasunez ihardesteko 108-112 lanpostu behar ditugu” esan du Paxkal Indo seaskako lehendakariak. Hezkuntza Ministerioak beregain hartzen ez dituen irakasleak Seaskak beregain hartu beharko ditu, baina diru kopuru handia denez ikusiko da ze puntutaraino asetuko diren beharrak. Bestalde Akademia ikuskaritzak 2009ko ikasturterako irakasleen kontratuetarako hitzarmen orokorra egongo dela esan dio Seaskari, behin betiko hitzarmena finkatzeko bidean.

2008/04/16
Egilea: Betizu Web
Euskal Herrian 30 lanpostu kenduko ditu orotara, eta bertze hamasei sortu. Ondorioz, hamalau irakasle lanpostu kenduko ditu Ipar Euskal Herrian, gehienak sare frantses elebakarrean.
Gehiago irakurri>> (Berria)
2008/04/03
Egilea: Betizu Web
Paueko Akademia ikuskaritzak jakinarazi duenez, Frantziako Hezkuntzak ez ditu datorren ikasturterako sail elebiduneko irakasleak gehituko. Pirinio Atlantikoetan 70 gela kenduko ditu eta departamenduan 16 irakasle postu galduko lirateke datorren irailean. Biharko gurasoak grebara deitu dituzte sindikatuek.

2008/02/12
Egilea: Betizu Web
%80ko jarraipena izan duela diote antolatzaileek; eta Eusko Jaurlaritzak dio greba irakasleen %39k egin dutela.
Gehiago irakurri>> (Berria)
2007/11/08
Egilea: Betizu Web
Finlandiako eskola batean zazpi ikaskide eta irakasle bat tiroz hil ditu 18 urteko ikasle batek.
Gehiago irakurri>> (Berria)
2007/08/31
Egilea: Betizu Web
Ikasturtea hasia da Euskal Herrian. Lehen Hezkuntzako haurrak eskolara itzuli ziren atzo, Lapurdin, Zuberoan eta Nafarroa Beherean, eta astelehenean handien txanda izanen da. Irakasle postu murrizketagatik hasiera korapilatsua aurrez ikusten da.
Irakurri gehiago>> (Gara)
Edukia igo

Inprimatu