![]() |
| Tag ikasleak (5) | 1/5 |
Bilboko Guggenheim Museoak “Artearen bidez ikasten” ekimenean parte hartu duten 6 eta 12 urte bitarteko 184 ikasleren lanak jasoko ditu datorren abuztuaren 24ra arte. 1998an programa hau abiatu zenetik, milaka ikaslek, 40 artistek, ehun irakasle inguruk eta 86 ikastetxek parte hartu dute ekimen honetan.
Orokorrean, artearen bidez eta, besteak beste, Matematika, Literatura eta Fisika gaietan oinarrituz, Lehen Hezkuntzako eskola-curriculuma hobetzea du helburu honek. Aurten bederatzi ikastetxek eman dute izena. Modu horretan, Bilboko Gabriel Aresti ikastetxeko 2. ikasturteko ikasleek adibidez, inguruan dituzten forma geometrikoen gaineko azterketa egin dute.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako mila irakasle baino gehiagok eskatu dute gaixotasun-baja aurtengo ikasturtearen hasieran. Ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ordezkapenak antolatu behar izan ditu. Ikastetxe batzuetan irakaslerik gabe hasi zuten ikasturtea.
Irakurri gehiago>> (Berria)
Zuberoako, Nafarroa Behereko eta Lapurdiko lizeoetan ikasleen hamarrenak baino ez du euskara edo euskaraz ikasten, eta goi mailako ikasketetan kopuruak apaldu egiten dira.
Irakurri gehiago>> (Berria)
Ikasliburuak trukatzen hasiko dira ikasturte honetan Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikasleak
Irakurri gehiago>> (Berria)
Euskarazko ikasleen pixkanakako gorako joera mantentzen da, eta eredu elebidunean ere iaz baino gehiago dira ikasleak: %29 Otsaileko eskola kartaren ondorioz euskarazko postua galdu zuten herrietan gurasoen protesta artean abiatu da ikasturtea.
Irakurri gehiago>> (Berria)

Inprimatu





