Tag haurrak (14)1/10
2008/07/16

Egilea: Betizu Web

Toti Martinez de Lezea idazle bizkaitarrak Nur eta irlandar gnomoa izeneko umeentzako lehenengo nobela aurkeztu du gaur. Irakurtzen ikasten ari diren haurrei zuzendutako liburua da eta beraz, aditzak orainaldian daude irakurketa eta ulermena errazteko asmoarekin.

Euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu dute. Lezeak azaldu duenez, "ilobari esker" otu zitzaion nobela hau idaztea. "Ez nuen berarentzako liburu egokirik aurkitzen, ipuinak eta ongi ilustratutako liburuak, soilik aurkitzen nituen, baina ez nobelarik".

Nur eta irlandar gnomoa nobelan oso kontakizun xumeak azaltzen dira. Larrabetzuko baserrian bilatu zuen Toti Martinez de Lezeak umeentzako lehenengo nobelarako istorioa. "Nagusiek saguak ikusten ditugun tokian, umeek ipotxak ikusten dituzte", dio idazleak. Nobela hau bilduma baten aurreneko alea izango da. "Nobelako haurra hazten dioan heinean, istorioak ere handitzen joango dira" azaldu du idazle bizkaitarrak.



2008/06/19
Egilea: Betizu Web

Haur eta Gazte Literaturako IV. Biltzar Iberiarra burutuko da Donostiako Miramar jauregian uztailaren 3tik 5era bitartean, Haur Liburuaren Espainiako Elkarteak (OEPLI) antolatuta. Antolatzaileek prentsa-ohar bidez azaldu dute "Leo diferente: el libro infantil y juvenil desde la diversidad cultural" (Ezberdin irakurtzen dut: haur eta gazte liburua kultur aniztasunetik) titulupean egingo dela biltzarra. "Elkarbizitza eta bakea ahalbidetuko duten gaur egungo ikuspegitik" migrazioen fenomenoaren ondorioz haur eta gazte literaturan planteatzen ari diren beharrizan berriez gogoeta egitea izango da topaketaren helburu nagusia. Horretarako, kultur aniztasunak egungo gizartean duen eragina aztertuko dute ikuspegi ezberdinetatik, bertan bilduko diren idazleek, irakasleek eta literatur kritikariek. Horrela, besteak beste, han izango dira Juan Kruz Igerabide eta Patxi Zubizarreta idazleak, Buffaloko Unibertsitateko (AEB) Karen Sands, Vigoko Unibertsitateko (Galizia) Veljka Ruzika, La Lagunako Unibertsitateko (Kanariar Irlak) Jesús Díaz Armas edota Mexikoko Irakurketarako Programa Nazionaleko sortzaile Elisa Bonilla.


2008/06/19
Egilea: Betizu Web

Haur eta Gazte Literaturako IV. Biltzar Iberiarra egingo da Donostiako Miramar jauregian uztailaren 3tik 5era bitartean, Haur Liburuaren Espainiako Elkarteak (OEPLI) antolatuta. Antolatzaileek prentsa-ohar bidez azaldu dute "Leo diferente: el libro infantil y juvenil desde la diversidad cultural" (Ezberdin irakurtzen dut: haur eta gazte liburua kultur aniztasunetik) titulupean egingo dela biltzarra.

"Elkarbizitza eta bakea ahalbidetuko duten gaur egungo ikuspegitik" migrazioen fenomenoaren ondorioz haur eta gazte literaturan planteatzen ari diren beharrizan berriez gogoeta egitea izango da topaketaren helburu nagusia. Horretarako, kultur aniztasunak egungo gizartean duen eragina aztertuko dute ikuspegi ezberdinetatik, bertan bilduko diren idazleek, irakasleek eta literatur kritikariek.

Horrela, besteak beste, han izango dira Juan Kruz Igerabide eta Patxi Zubizarreta idazleak, Buffaloko Unibertsitateko (AEB) Karen Sands, Vigoko Unibertsitateko (Galizia) Veljka Ruzika, La Lagunako Unibertsitateko (Kanariar Irlak) Jesús Díaz Armas edota Mexikoko Irakurketarako Programa Nazionaleko sortzaile Elisa Bonilla.



2008/05/02
Egilea: Betizu Web

Bilboko Sarriko auzoan ume nahiz edadetuentzako jolaslekuak jarri dituzte. 740 metro karratuko leku batean, txikienei nahiz adineko jendeari zuzendutako mota guztietako jolasak aurki daitezke. Alde batetik, gomazko zorua dagoen tokian, umeentzako jokoak daude eta gainerako tokia, jende nagusiak mantentze ariketak nahiz bestelako ekintzak burutzeko prestatu dute. Gainera, jolasguneetaz gain, eserlekuak, iturria eta landarez betetako txoko apartak ere badaude.


2007/12/26
Egilea: Betizu Web

Gabon gaueko afaria prestatzeak kezka ugari sortzen dizkie urtero milaka laguni; sukaldeko lana, jendez gainezka dagoen etxea eta, batez ere, Olentzerok guztien opariak ekarri dituen egiaztatzea. Horretarako aukera herenegun izan zuten askok.

Gehiago irakurri>> (Berria)



2007/12/05

Egilea: Betizu Web

19:00etan inauguratuko da ofizialki Azoka, baina aurrez, eskola-umeek estreinatuko dute Landako gunea 10:30ean. eitb24.com-eko atal berezian azokaren inguruko berriak jorratuko ditugu egunez egun.

Gehiago irakurri>> (EITB24)



2007/11/19

Egilea: Betizu Web

Bihar, azaroak 20, Haurren Munduko Eguna ospatuko da. Hori aprobetxatuz, “Interneteko arriskuak eta haurren babesa” topaketa antolatu du Edex Fundazioak. Jardunaldi honen helburua Sareak dituen arriskuei (abusua eta menpekotasuna barne) eta arrisku horiek sahiesteko har ditzaketen neurri praktikoei buruzko informazioa ematea da helduei.

-Eguna eta ordua: azaroak 20, asteartea, 19:00etan -Lekua: “La Bolsa” (Alde Zaharra, Bilbo) -Nori zuzendua: gurasoei eta Lehen Hezkuntzako irakasleei -Informazio gehiago eta izen-ematea: 94 442 57 84


2007/10/25
Egilea: Betizu Web

Ohiko zine emanaldiez gain, antzerkiaz eta operaz gozatzeko aukera izango dute.

Gehiago irakurri >> (Oarsaldeko Hitza)



2007/10/04
Egilea: Betizu Web

Down sindromea duten hainbat haur eta gazte izango dira gaur Euskalduna jauregian egingo den moda desfilean; egun batez desfileko protagonista izango dira.

Irakurri gehiago>> (Berria)



2007/09/14
Egilea: Betizu Web

Unicef Nazio Batuen Haurren Laguntzarako Funtsak argitara atera duen txostenaren arabera, bost urtetik beherako haurren heriotza nabarmen jaitsi da azken urteetan.

Irakurri gehiago>>(Berria)





Edukia igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:




Bilatu
Azken iruzkinak
Kategoriak
Artxiboak
EiTB-ren beste blog batzuk
Esteka interesgarriak
Blog hau sindikatu