![]() |
| Tag haur (21) | 1/10 |
Haurtzaroan, lehenengo hiru urtetan, haurrari ematen zaion elikadurak ondorengo urteetan izango duen garapenean eragin handia duela ondorioztatu dute Ingalaterrako bi unibertsitatek egin duten ikerketa batean. Hiru urterekin zabor-jana ugari jandako umeek (gatz eta azukre asko daukaten elikagai prozesatuak), garapen okerragoa izaten dute ondoren. Hau da, 6 eta 10 urte bitartean ohikoa den mailan egoteko %10 aukera gutxiago dute. Ikerketa honen arabera, ondorengo urteetako elikadurak ez du eskola-garapenean hainbesteko eraginik. 1991an eta 1992an jaio ziren 14.000 umek hasieratik izan zuten elikadura aztertu dute ikerketa honetan. Horrez gainera, haurraren garapenean eragina izan dezaketen beste hainbat faktore hartu dituzte kontutan: gurasoen bizi-maila eta etxearen baldintzak. Pauline Emmet ikerketa honen arduradunetako batek dioenaren arabera: “lehenengo jatorduetako ohiturek ondorengo garapenean eragina dutela, nahiz eta ondoren dieta hori aldatu”. Beraz, lehenengo egunetatik dieta orekatua emateko gomendatzen du.
Izugarrizko arrakasta izaten ari da Cleopatra Stratan, 5 urteko kantari errumaniarra. Beste behin ere Errekorren Guinnes Liburuan agertuko da "arrakastadun kantari gazteena" izateagatik. Eta horrela, mota honetako sei errekor edo titulu eskuratu ditu jada gaztetxo honek.
Hiru urterekin grabatu zuen bere lehenengo diskoa eta orduan eskuratu zituen lehenengo bi Guinnes errekorrak: disko bat grabatu eta zuzeneko kontzertua eman zuen kantari gazteena izateagatik.
Ondoren, ongien ordaindutako haur kantaria izendatu zuten. Izan ere, ongintzazko emanaldi bat egitearren 10.000 euro jaso zituen pieza bakar batengatik. Eta geroago, hiru MTV sari eta Errumaniako zerrendako lehen postura iristea lortu zuen. Duela gutxi, gainera, bere itxurako panpina eta jarri dute salgai Errumanian eta hiru egunetan 5.000 ale saldu dituzte.
Euskal Herriko pediatrek jarrera zuhurragoa dute azukrearen onuren inguruan eta beraien aburuz Australiako zientzialarien ikerketaren emaitzak arretaz aztertu behar dira, azukrea ezin baita edozein minei aurre egiteko erabili.
Gainera, etxe bereko beste bi ume Bideko Amaren ospitalera eraman dituzte, antza haiek ere toxikatuta. Ustez, amak eman die sendagairen bat, eta ondoren, bere buruaz beste egiten saiatu da.
Gehiago irakurri>> (EITB24)
NBEk dioenez, zailegia da munduan borrokan ari diren adingabekoen kopuru zehatza jakitea baina, gaur emandako datuei esker, Segurtasun Kontseiluak auziari irtenbide bat ematea espero duela adierazi du.
Gehiago irakurri>> (EITB24)
Txernobileko zentral nuklearrak istripua izan eta 22 urtera hango biztanleek ondorioak nozitzen dituzte oraindik ere.
Aste batzutan behintzat giro hartatik apartean egon daitezen, aurten ere "Txernobil Elkarteak" 370 ume ekarri nahi ditu.
Iaz 391 ume ekarri zituzten eta aurten apalxeago dabiltza. 6 eta 17 urte bitarteko 370 gazte ekartzeko asmoa dute, baina horretarako familiak behar dituzte.
Horrez gain, "Txernobil 20 urte geroago" erakusketa izango da ikusgai Gasteizen. Bertan, 50 argazkik istripua gertau zen uneko izua islatzen dute.
-Txernobil elkartea: 670 41 90 78
Haurtzaroan proteinek ematen duten energiak dieta osoko kalorien %10 - % 15 beharko luke izan. Horien erdiak baino gehixeagok (%65 inguru) animali jatorrikoak izan beharko lukete eta gainerako %35, berriz, landareek emango ligukete. Egungo haurren dietak, ordea, ildo horretatik urruntzen dira, eskuarki, haurrek bidezkoa litzatekeena baino elikagai proteiko (haragi eta esnekiak, gehienbat) gehiago kontsumitzen dutelako.
Gehiago irakurri>> (Consumer.es)
Ia 100 pertsona atxilotu eta galdekatu zituzten atzo Austrian, haur pornografiako sare bateko kide direlakoan.
Gehiago irakurri>> (Berria)
Espainian Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioak jakitera eman duenez, Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian 6.008 gurasok jaso dute laguntza hori (15.020.000 euro). Nafarroan, berriz, 1.993 gurasok (4.982.500euro).
Gehiago irakurri>> (EITB24)
Ipuinek sutondoan esateko aro ona abendue. Erran zahar horrek dioena kontuan hartuz, Xorroxin Irratiak urtaro ona aukeratu du Baztango Ipuinak liburua plazaratzeko. Neguko arrasti hotzak pasatzeko eskualdeko 27 istorio bildu dituzte haur eta helduentzat.
Gehiago irakurri>> (Berria)

Inprimatu





