![]() |
| Tag esukaraz (1) | 1/1 |
2008/01/30
Egilea: Betizu Web
Bastida Ikastolak urte honetako Araba Euskaraz aukeztu du gaur. Euskara berreskuratzea eta zabaltzea helburu duen ikastolen jaia, datorren ekainaren 15ean ospatuko da Bastidan. Aukezpen honetan, Araba Euskaraz 08ko zirkuitua, egitaraua eta antolakuntzaren inguruko xehetasunak eman dira.
Urtero ikastola arabatar batek antolatuta, jende askoren laguntzarekin ekimen honetan atzeraezinak izan diren pausuak eman eta oinarri sendoak eraiki nahi dira.
Modu honetan eta hainbat ekintzekin, 2004an eraikitako ikastolan xahututako gastuak ordaindu nahi dira. Urte horretan, hasi ziren prestatzen jada Araba Euskaraz. Harrez geroztik, denon laguntzarekin, euskara bultzatzea laguntzen duen Arabako ikastolen jaia urtero ospatzea posible izan da.
Edukia igo

Inprimatu





