Tag eskola (17)1/10
2008/06/02

Egilea: Betizu Web

Euri-jasak arratsaldean egitekoak ziren hainbat ekitaldi bertan behera uztea eragin du. Barakaldoko frontoian eta umeen tailer eta puzgarriak bakarrik mantendu dira .

Gehiago irakurri>> (www.eitb24.com)



2008/04/03
Egilea: Betizu Web

Paueko Akademia ikuskaritzak jakinarazi duenez, Frantziako Hezkuntzak ez ditu datorren ikasturterako sail elebiduneko irakasleak gehituko. Pirinio Atlantikoetan 70 gela kenduko ditu eta departamenduan 16 irakasle postu galduko lirateke datorren irailean. Biharko gurasoak grebara deitu dituzte sindikatuek.


2008/03/18
Egilea: Betizu Web

Hizkuntz Aukeraketarako Askatasunaren Aldeko Plataformak Gasteizko Sagrado Corazon eta Marianistas ikastetxeak datorren ikasturtean A eta B ereduak eskaintzera behartu nahi ditu.

Gehiago irakurri>> (Berria)



2008/02/05
Egilea: Betizu Web

Gizartean gertatzen ari diren aldaketa soazialen aurrean eskola publikoak duen garrantzia goraipatu nahi dute aurtengo edizioan, Euskal Herriko gurasoen konfederazioak (EHIGE) jakitera eman duenez.

Gehiago irakurri>> (EITB24)



2008/01/30
Egilea: Betizu Web

Mundu zabaleko eskola guztietan Indarkeriaren ezaren eta Bakeran Eskola Eguna ospatuko dute Mathma Ghandi bakezale indiarraren heriotzaren urteurrenaren harira. Gainera, Bilboko Bakearen Astea gaur amaituko da.

Gehiago irakurri>> (EITB24)



2008/01/22
Egilea: Betizu Web

Herritarren Ekimena taldeak salatu du Irunen (Gipuzkoa) --Gaintxurizketako gainean-- lur kutsatuak biltzeko hondakindegi bat martxan jartzea onartu duela Irungo Udalak, eta oso arriskutsua dela. Zabortegia eskola baten ondoan dagoela nabarmendu du, eta bertan 500 haurrek baino gehiagok ikasten dutela.

Gehiago irakurri>> (Berria)



2007/12/26
Egilea: Betizu Web

Euskal Herriko etxe eta herrietara ez ezik, Etiopiaraino iritsi da aurten Olentzero. Kibebe Tsehay eskolara joan zen atzo, ilusioa eta margoak banatzera, eta haurrek oso pozik hartu zuten eskolan. Eskolen arteko lankidetza proiektuaren bidetik, Arturo Kanpion eta Ermitaberri eskolek antolatutako azoka solidarioetan lortutako diruarekin egin dituzte konponketak eskola horretan, eta elkartasunaren bide beretik jarraitu asmo dute aurrerantzean.


2007/11/15
Egilea: Betizu Web

Haur-eskola zerbitzu handituko dutela adierazi du Zumaiako Udalak. Horretarako modulu berriak jarriko ditu Arrangoletako plazan eta, hala, 29 haurrentzako lekua izango dute. Eraikitze lanak berehala hasiko dira eta martxoan martxan jartze espero dute Udal ordezkariek.

Gehiago irakurri>> (Urola Hitza)



2007/11/08
Egilea: Betizu Web

Finlandiako eskola batean zazpi ikaskide eta irakasle bat tiroz hil ditu 18 urteko ikasle batek.

Gehiago irakurri>> (Berria)



2007/11/07

Egilea: Betizu Web

Igandean herritarrek prestatutako postuez betetako azoka izango da, barazkiekin eta animaliekin: horrez gain, postu bereziagoak ere izango dira, gozoekin eta sagardoarekin, goiz osoan zehar.

Gehiago irakurri>> (Tolosaldeko Hitza)





Edukia igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:




Bilatu
Azken iruzkinak
Kategoriak
Artxiboak
EiTB-ren beste blog batzuk
Esteka interesgarriak
Blog hau sindikatu