![]() |
| Tag donostia (3) | 1/3 |
Haur eta Gazte Literaturako IV. Biltzar Iberiarra burutuko da Donostiako Miramar jauregian uztailaren 3tik 5era bitartean, Haur Liburuaren Espainiako Elkarteak (OEPLI) antolatuta. Antolatzaileek prentsa-ohar bidez azaldu dute "Leo diferente: el libro infantil y juvenil desde la diversidad cultural" (Ezberdin irakurtzen dut: haur eta gazte liburua kultur aniztasunetik) titulupean egingo dela biltzarra. "Elkarbizitza eta bakea ahalbidetuko duten gaur egungo ikuspegitik" migrazioen fenomenoaren ondorioz haur eta gazte literaturan planteatzen ari diren beharrizan berriez gogoeta egitea izango da topaketaren helburu nagusia. Horretarako, kultur aniztasunak egungo gizartean duen eragina aztertuko dute ikuspegi ezberdinetatik, bertan bilduko diren idazleek, irakasleek eta literatur kritikariek. Horrela, besteak beste, han izango dira Juan Kruz Igerabide eta Patxi Zubizarreta idazleak, Buffaloko Unibertsitateko (AEB) Karen Sands, Vigoko Unibertsitateko (Galizia) Veljka Ruzika, La Lagunako Unibertsitateko (Kanariar Irlak) Jesús Díaz Armas edota Mexikoko Irakurketarako Programa Nazionaleko sortzaile Elisa Bonilla.
Haur eta Gazte Literaturako IV. Biltzar Iberiarra egingo da Donostiako Miramar jauregian uztailaren 3tik 5era bitartean, Haur Liburuaren Espainiako Elkarteak (OEPLI) antolatuta. Antolatzaileek prentsa-ohar bidez azaldu dute "Leo diferente: el libro infantil y juvenil desde la diversidad cultural" (Ezberdin irakurtzen dut: haur eta gazte liburua kultur aniztasunetik) titulupean egingo dela biltzarra.
"Elkarbizitza eta bakea ahalbidetuko duten gaur egungo ikuspegitik" migrazioen fenomenoaren ondorioz haur eta gazte literaturan planteatzen ari diren beharrizan berriez gogoeta egitea izango da topaketaren helburu nagusia. Horretarako, kultur aniztasunak egungo gizartean duen eragina aztertuko dute ikuspegi ezberdinetatik, bertan bilduko diren idazleek, irakasleek eta literatur kritikariek.
Horrela, besteak beste, han izango dira Juan Kruz Igerabide eta Patxi Zubizarreta idazleak, Buffaloko Unibertsitateko (AEB) Karen Sands, Vigoko Unibertsitateko (Galizia) Veljka Ruzika, La Lagunako Unibertsitateko (Kanariar Irlak) Jesús Díaz Armas edota Mexikoko Irakurketarako Programa Nazionaleko sortzaile Elisa Bonilla.
Abendutik daramate entseatzen Antxoko La Anunciata ikastetxeko haurrek hilaren 20an danborradarekin ateratzeko. Astelehenetan eta asteazkenetan egin dituzte trebakuntza saioak, 14:00etatik 15:00etara.
Gehiago irakurri>> (HItzaOarsaldea)

Inprimatu





