![]() |
| Tag bilbao (4) | 1/4 |
Bilboko Guggenheim Museoak “Artearen bidez ikasten” ekimenean parte hartu duten 6 eta 12 urte bitarteko 184 ikasleren lanak jasoko ditu datorren abuztuaren 24ra arte. 1998an programa hau abiatu zenetik, milaka ikaslek, 40 artistek, ehun irakasle inguruk eta 86 ikastetxek parte hartu dute ekimen honetan.
Orokorrean, artearen bidez eta, besteak beste, Matematika, Literatura eta Fisika gaietan oinarrituz, Lehen Hezkuntzako eskola-curriculuma hobetzea du helburu honek. Aurten bederatzi ikastetxek eman dute izena. Modu horretan, Bilboko Gabriel Aresti ikastetxeko 2. ikasturteko ikasleek adibidez, inguruan dituzten forma geometrikoen gaineko azterketa egin dute.
www.betizu.com webgunean aurki ditzakezue Casilda Iturrizar parkean egun guztirako antolatu diren ekitaldien berri zehatza, eta asteartetik aurrera, berriz, jaiko argazki guztiak ere bertan izango dira ikusgai.
ETBko Betizu Klubak, Ingurumen Sailaren lankidetzaz, ekainaren 8an, igandean, Betizuen VII. Jaia egingo du Bilboko Doña Casilda Iturrizar parkean "Ingurumena: zaintzen baduzu, zainduko zaitu" lelopean, ingurumenarekin arduratsu izatera animatuko gaituzte.
Betizu Jaia goizeko 10:00etan hasiko da ohi bezala Bilboko Doña Casilda Iturrizar parkean. Nerea Aliasek aurkeztuko du jaia. Parke osoa ekitaldi eta ekintza berdez beteta izango da egun osoan.
Betizuon gunea estreinatuko da aurten Betizu Jaian. Bertara Betizu txartelarekin joaten diren guztiek abantaila handiak izango dituzte. Gune horretan, Betizu leihatila izango da zalantzak argitzeko, eta bazkide egiteko baita ere. Gainera Betizu jaian bazkide egiten denak, aurten momentuan eskuratu ahal izango du txartela. Betizuon gunean, Betizuekin argazkiak egiteko aukera, Betizu puzgarriak, ludoteka, tailerrak eta Betizu denda ere izango dira.
Egun osoan zehar, halaber, laCaixadantz! Gunea martxan egongo da. Koreografiak ikasteko eta dantza emanaldiak egiteko gune berezia da. Egun osoan zehar, taldeak antolatu, koreografiak aukeratu eta entseguak egin ondoren, haurrek jendaurrean dantzatuko dute. Ordu erditik ordu erdira ikuskizun berria emango da.
Eta noski, egun osoan laCaixadantz! gunetik pasatu direnetatik, arratsaldeko laCaixadantz! Musikalean parte hartuko dutenak aukeratuko dira.
Txu-txu trena Tren elektriko txikia Jumpinak, Eskalada murrua, tirolina eta zubi tibetarra eta mural erraldoien tailerra, Puzgarriak Taberna eta jantokia eta Giza Eskuen jokoa ere izango dugu, Giza Eskubideekin lotutakoa.
Betizu eta oilarraren kukurrukua Betizuen ikuskizunaren aurrerapena ekarriko dute Betizuek festara. Horrez gain Egin Kantu! Karaokea!z gozatzeko aukera izango da. Beste ekintza batzuen artean, musika, magia eta malabareak iragarrita daude iganderako.
Gymkhana berdea eta Super Plast! Ikuskizuna
Bestalde, ingurumen txokoa ere prestatu du Betizu jaiak eta bertan Gymkhana berdea izango da. Hiru froga jarriko dituzte eta hauetatik bi gainditu beharko dira karnet berdea lortzeko. Hiru frogak hauek honakoak dira: Galdetegia ingurumena zaintzeko oinarrizko jokaeren inguruko galdetegia; jasotako galdetegi guztien artean bi bizikleta eta bi kasko zozkatuko dira. Zaborraren gune beltza Kartoi eta plastikoz zikindutako gunea garbitzen laguntzean datza eta Zuhaitzen jokoa, parkean dauden zuhaitz ezberdinak ezagutzea. Hiru frogetatik bi bukatzerakoan, partehartzaileak berriz bueltatuko dira Ingurumen Txokora eta bertan ziurtagiria jaso eta opari dotore bat izango dute.
Halaber, Super Plast! Ikuskizun ibiltaria ere ibiliko da parkean zehar zaborra loretan bihurtuz. <p>
Betizu Jaia Europako aste berdearekin batera ospatzen den jai berdea da. Ingurumena osasuntsuago egiteko esfortzu berezia egin behar dugu. Lema kontutan hartuta aurten Betizu Jaian Klima Aldaketa eta Biodibertsitatea kontutan izango ditugu.
Garraio publikoa: urtero egiten den gomendioa luzatzen dugu aurten ere. Garraio publikoa erabiliz azkarrago eta seguruago iritsiko dira betizu jaira. Garraiobide batzuk deskontuak egiten dituzte betizu txartela erakutsiaz. Informazio gehiago betizu.com web gunean.
Jaiaren inguruko informazio guztia www.betizu.com webean dago eskuragai.
Bilboko Sarriko auzoan ume nahiz edadetuentzako jolaslekuak jarri dituzte. 740 metro karratuko leku batean, txikienei nahiz adineko jendeari zuzendutako mota guztietako jolasak aurki daitezke. Alde batetik, gomazko zorua dagoen tokian, umeentzako jokoak daude eta gainerako tokia, jende nagusiak mantentze ariketak nahiz bestelako ekintzak burutzeko prestatu dute. Gainera, jolasguneetaz gain, eserlekuak, iturria eta landarez betetako txoko apartak ere badaude.
Bilboko Udaleko Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak asteburuetan Kirolguneak Dinamizatzeko Programa jarri du berriro abian aurten. Programa Bizkaiko Saskibaloi Elkartearekin lankidetzan gauzatzen da, mini-basketa eta saskibaloia Bilboko auzo guztietara zabaltzeko xedea du, eta udal kirolguneetan dauden saskibaloi kanastak era ludikoan eta lehia asmorik gabe erabiltzen dira horretarako.
Gehiago irakurri>> (Deia)

Inprimatu





