![]() |
| Tag berria (5) | 1/5 |
Mauleko haurtzaindegi eraikin berria ireki zuten atzo. Zuberoako Herri Elkargoaren ardurapean dagoen eraikin honek bi hilabete eta erdi eta sei urte bitarteko 45 neska -mutiko hartzeko gaitasuna dauka.
Gehiago irakurri>> (Berria)
Telebistan, irratian eta interneten nola lan egiten ikasi dute Zallako eskolako haurrek Zallako Mimetiz eskolako 40 lagun inguru, EiTBren egoitza berria, egoitza digitala, bisitatzen izan dira gaur. Telebistan, irratian eta interneten nola lan egiten den ikusi dute gertu-gertutik Zallako ikasleek. Lehenik, Radio Euskadiko “Boulevard” irratsaioan izan dira eta ondoren, erredakzio handian kazetariek nola lan egiten duten ikusi dute. “Gaur Egun” albistegietako platoan ere sartu dira eta hainbat argazkia atera dituzte www.betizu.com webguneko Betiargazkiak atalean ikusgai jartzeko. Ikusi nahi al duzu zein ederto pasatu duten Zallako ikasleek EiTBren egoitza bisitatzen? Ikusi ezazu bideoa.
Segurako haurren abesbatzak ikasturte berriari bihar emango dio hasiera, 19.30ean. Hemendik aurrera ostiraletan izango dira saioak. Antolatzaileek parte hartzeko deia egin diete haurrei. Bestalde, aipatu zuzendari berria izango dutela orain, Kepa Mujika ordiziarra.
Gasteiztar askok ikasi izan du euskara azken hamarkada hauetan helduentzako euskaltegietan. Haatik, ikasleek ez ohi dute ikasitakoa praktikan jartzeko aukera handirik aurkitu. «Mintzalaguna» programak, euskaldunek eta euskara ikasleek elkarri laguntzeko aukera emango die.
Irakurri gehiago>> (Gara)
Euskarazko ikasleen pixkanakako gorako joera mantentzen da, eta eredu elebidunean ere iaz baino gehiago dira ikasleak: %29 Otsaileko eskola kartaren ondorioz euskarazko postua galdu zuten herrietan gurasoen protesta artean abiatu da ikasturtea.
Irakurri gehiago>> (Berria)

Inprimatu





