![]() |
| Tag abortuak (2) | 1/2 |
Gutxienez sei lagun atxilotu zituzten atzo Kataluniako hiriburuan, Bartzelonan, haurdunaldiaren amaieran, legez onartutako hamabi asteko muga igarota, abortuak egitea egotzita. Horretaz gain, Espainiako Guardia Zibilak lau erietxe ere miatu zituen: TBC, Emece, Ginemedex eta Morin Fundazioa. Preso hartutakoen artean dago miatutako hiru erietxeetako zuzendaria den medikua, Carlos Morin.
Gehiago irakurri>> (Berria)
Nafarroan ez da aborturik egiten. Ez ospitale publikoetan, ezta klinika pribatuetan ere. Eta hori hala izan ez dadin, hau da, legeak onartzen dituen kasuetan dauden emakumeek Nafarroan abortatzeko aukera izan dezaten, eskaera egin dio Nafarroako Parlamentuak Gobernuari, horretarako baliabideak jar ditzan. Hori lortzeko, bi mozio onartu zituzten atzo Nafarroako Parlamentuan, Nafarroa Bairen, PSNren eta IUN-NEBren aldeko botoekin.
Irakurri gehiago>> (Berria)

Inprimatu





