![]() |
Haurtzaroan, lehenengo hiru urtetan, haurrari ematen zaion elikadurak ondorengo urteetan izango duen garapenean eragin handia duela ondorioztatu dute Ingalaterrako bi unibertsitatek egin duten ikerketa batean.
Hiru urterekin zabor-jana ugari jandako umeek (gatz eta azukre asko daukaten elikagai prozesatuak), garapen okerragoa izaten dute ondoren. Hau da, 6 eta 10 urte bitartean ohikoa den mailan egoteko %10 aukera gutxiago dute.
Ikerketa honen arabera, ondorengo urteetako elikadurak ez du eskola-garapenean hainbesteko eraginik.
1991an eta 1992an jaio ziren 14.000 umek hasieratik izan zuten elikadura aztertu dute ikerketa honetan. Horrez gainera, haurraren garapenean eragina izan dezaketen beste hainbat faktore hartu dituzte kontutan: gurasoen bizi-maila eta etxearen baldintzak.
Pauline Emmet ikerketa honen arduradunetako batek dioenaren arabera: “lehenengo jatorduetako ohiturek ondorengo garapenean eragina dutela, nahiz eta ondoren dieta hori aldatu”. Beraz, lehenengo egunetatik dieta orekatua emateko gomendatzen du.
2008ko martxoaren 8an jaio zen Paula Basurtuko Ospitalean. Ama ia 7 hilebeteko zegoela jaio zen eta ez zuen kilo erdi pisatzen mundura etorri zenean. Ospitalean 103 egin ondoren, orain medikuek etxera bidali dute. Dagoeneko 2 kilo eta erdi hartu ditu.
Dekretu berriaren arabera ,seme-alaba eta gurasoen arteko aldea 42tik 44ra igaroko da eta adingabeak umeak adoptatzeko 50 urteko muga desagertuko da, besteak beste. Gehiago irakurri: www.eitb24.com >>
Euskal Herriko pediatrek jarrera zuhurragoa dute azukrearen onuren inguruan eta beraien aburuz Australiako zientzialarien ikerketaren emaitzak arretaz aztertu behar dira, azukrea ezin baita edozein minei aurre egiteko erabili.
2Berezko" gurasoen ADN nuklearra eta emaile baten ADN mitokondriala dituen enbrioiak etorkizunera begira qpilepsia bezalako herentziazko gaixotasunak sendatzeko helburua du.
Gehiago irakurri>> (EITB24)
American Journal of Obstretics and Gynaecology aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera, haurdun dauden emakumeek ez lukete kaferik edan behar.
Gehiago irakurri>> (EITB24)
Kolesterol maila altu daukaten umeak, gorreri arazoak dituzten nerabeak, anorexiaren aurreneko sintomak azaltzen dituzten 8 urteko neskatxoak... Gisa horretako patologiak helduen kontua ziren duela urte batzuk, baina gaur egun eta gurearen antzeko gizarteetan haur eta nerabe gero eta gehiagori erasaten diete, pediatren betidaniko ekintza estrategiak aldatzeraino.
Gehiago irakurri>> (Berria)
Sudurreko odoljarioak (izen teknikoa epistaxia da) nahiko usuak dira, umetan batik bat. Normalean ez dute inolako larritasunik edukitzen, eta sudurreko mukosan dauden kapilar eta zain txikien ahultasuna izaten da horrelako odoljarioak gertatzeko arrazoia. Hala ere, komeni da jakitea nola jokatu beharra dagoen.
Gehiago irakurri>> (Berria)
Inhalagailuak insulina inyekzioen ordezkoak izatekoak ziren.
Adituek salatu dute irizpide ekonomiekoengatik baztertuta dituztela osasun kontuei jaramon egin gabe.
Nafarroan ez da aborturik egiten. Ez ospitale publikoetan, ezta klinika pribatuetan ere. Eta hori hala izan ez dadin, hau da, legeak onartzen dituen kasuetan dauden emakumeek Nafarroan abortatzeko aukera izan dezaten, eskaera egin dio Nafarroako Parlamentuak Gobernuari, horretarako baliabideak jar ditzan. Hori lortzeko, bi mozio onartu zituzten atzo Nafarroako Parlamentuan, Nafarroa Bairen, PSNren eta IUN-NEBren aldeko botoekin.
Irakurri gehiago>> (Berria)
-
Giza Papilomaren birusari aurka egiteko txertoa jarriko die Osakidetzak 13 urteko neskei urte amaiera aldera. - J. Imanol - 2007-07-19 14:16:42
-
Komunikazioa (0)
Kirolak (0)
Hezkuntza (42)
Forum Radio Euskadi (0)
Elikadura (5)
Aisialdia (30)
Psikologia (1)
Osasuna (17)
Gertakariak (50)
Teknologia (3)
Beste batzuk (60)
-
Abuztua 2008 (4)
Uztaila 2008 (5)
Ekaina 2008 (7)
Maiatza 2008 (3)
Apirila 2008 (6)
Martxoa 2008 (3)
Otsaila 2008 (21)
Urtarrila 2008 (23)
Abendua 2007 (16)
Azaroa 2007 (26)
Urria 2007 (32)
Iraila 2007 (17)

Inprimatu





