![]() |
Haurtzaroan, lehenengo hiru urtetan, haurrari ematen zaion elikadurak ondorengo urteetan izango duen garapenean eragin handia duela ondorioztatu dute Ingalaterrako bi unibertsitatek egin duten ikerketa batean.
Hiru urterekin zabor-jana ugari jandako umeek (gatz eta azukre asko daukaten elikagai prozesatuak), garapen okerragoa izaten dute ondoren. Hau da, 6 eta 10 urte bitartean ohikoa den mailan egoteko %10 aukera gutxiago dute.
Ikerketa honen arabera, ondorengo urteetako elikadurak ez du eskola-garapenean hainbesteko eraginik.
1991an eta 1992an jaio ziren 14.000 umek hasieratik izan zuten elikadura aztertu dute ikerketa honetan. Horrez gainera, haurraren garapenean eragina izan dezaketen beste hainbat faktore hartu dituzte kontutan: gurasoen bizi-maila eta etxearen baldintzak.
Pauline Emmet ikerketa honen arduradunetako batek dioenaren arabera: “lehenengo jatorduetako ohiturek ondorengo garapenean eragina dutela, nahiz eta ondoren dieta hori aldatu”. Beraz, lehenengo egunetatik dieta orekatua emateko gomendatzen du.
Adecco Fundazioak inkesta bat egin du 4 eta 7 urteko 100 haurrekin, etorkizuneko ilusioei eta lan asmoei buruz.
Egin dieten galderetako bat "handitan zer izan nahi" duten izan da. Erantzunak ezberdinak dira mutikoak ala neskak izan. Mutikoek futbolari (30%), ingeniari (15%), mediku (9%), abokatu (6%) edota suhiltzaile (6%) izan nahi dute. Neskak berriz, doktore (19%), irakasle (16%), ileapaintzaile (11%), arkitekto (8%) edota abeslari (8%) izan nahi dutela erantzun dute.
Horrez gainera, bokazioz lan egitea soldata ona irabaztea baino garrantzitsuagoa dela erantzun dute gehienek.
Bilboko Guggenheim Museoak “Artearen bidez ikasten” ekimenean parte hartu duten 6 eta 12 urte bitarteko 184 ikasleren lanak jasoko ditu datorren abuztuaren 24ra arte. 1998an programa hau abiatu zenetik, milaka ikaslek, 40 artistek, ehun irakasle inguruk eta 86 ikastetxek parte hartu dute ekimen honetan.
Orokorrean, artearen bidez eta, besteak beste, Matematika, Literatura eta Fisika gaietan oinarrituz, Lehen Hezkuntzako eskola-curriculuma hobetzea du helburu honek. Aurten bederatzi ikastetxek eman dute izena. Modu horretan, Bilboko Gabriel Aresti ikastetxeko 2. ikasturteko ikasleek adibidez, inguruan dituzten forma geometrikoen gaineko azterketa egin dute.
Atzo asteartea bildu ziren Seaska eta Akademia ikuskaritza, baina ez zen aurrerapen handiegirik lortu irakasleen aferan. Seaskak bi lanpostu gehiago izango ditu datorren urtean, beraien beharretatik urrun.
Datorren ikasturte hasieran ehun lanpostu izango ditu seaskak, 98 irakasle eta bi zuzendari. “2.500 ikasle ditugu eta gure ereduaren beharrei duintasunez ihardesteko 108-112 lanpostu behar ditugu” esan du Paxkal Indo seaskako lehendakariak. Hezkuntza Ministerioak beregain hartzen ez dituen irakasleak Seaskak beregain hartu beharko ditu, baina diru kopuru handia denez ikusiko da ze puntutaraino asetuko diren beharrak.
Bestalde Akademia ikuskaritzak 2009ko ikasturterako irakasleen kontratuetarako hitzarmen orokorra egongo dela esan dio Seaskari, behin betiko hitzarmena finkatzeko bidean.
Euskal Herrian 30 lanpostu kenduko ditu orotara, eta bertze hamasei sortu. Ondorioz, hamalau irakasle lanpostu kenduko ditu Ipar Euskal Herrian, gehienak sare frantses elebakarrean.
Gehiago irakurri>> (Berria)
Hezkuntza Sistemaren Legea «lehenbailehen» lantzen hasteko galdegin dio Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastolen kidegoak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari.«Legegintzaldi honetan ezingo da legea onartu baina, behintzat, oinarriak jarrita uztea eskatzen diogu Jaurlaritzari. Hurrengo legegintzaldian garatu ahal izateko», adierazi zuen atzo, Jose Luis Sukiak, Partaideko zuzendariak.
Gehiago irakurri>> (Berria)
Paueko Akademia ikuskaritzak jakinarazi duenez, Frantziako Hezkuntzak ez ditu datorren ikasturterako sail elebiduneko irakasleak gehituko. Pirinio Atlantikoetan 70 gela kenduko ditu eta departamenduan 16 irakasle postu galduko lirateke datorren irailean. Biharko gurasoak grebara deitu dituzte sindikatuek.
Oporraldietan eta eskola orduetatik at hezkuntza eta aisialdi programak sortu nahi ditu Eusko Jaurlaritzak, familia eta lana bateratzeko asmoz. Neurri horiek, EAEko Familia Planaren bitartez eraiki den babes sistema bermatzeko baliagarriak izango dira, Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak atzo adierazi zuenez.
Gehiago irakurri>> (Berria)
Nafarroako D ereduko ikastetxeetako zuzendaritzak biltzen dituen NIZE elkarteak prentsaurrekoa eman zuen, iragan astean, eta gogorarazi zuten «soilik D ereduak ematen duela benetako elebitasuna, eleaniztasuna lortzeko bidean».
Gehiago irakurri>> (Berria)
Nafarroako D ereduko 55 ikastetxetako zuzendariak biltzen ditu NIZEk, eta martxoaren 10etik 17ra izanen den aurrematrikulazio kanpainan haurrak euskarazko ereduan matrikulatzeko deia egin zuten.
Gehiago irakurri>> (Berria)
-
Giza Papilomaren birusari aurka egiteko txertoa jarriko die Osakidetzak 13 urteko neskei urte amaiera aldera. - J. Imanol - 2007-07-19 14:16:42
-
Komunikazioa (0)
Kirolak (0)
Hezkuntza (42)
Forum Radio Euskadi (0)
Elikadura (5)
Aisialdia (30)
Psikologia (1)
Osasuna (17)
Gertakariak (50)
Teknologia (3)
Beste batzuk (60)
-
Abuztua 2008 (4)
Uztaila 2008 (5)
Ekaina 2008 (7)
Maiatza 2008 (3)
Apirila 2008 (6)
Martxoa 2008 (3)
Otsaila 2008 (21)
Urtarrila 2008 (23)
Abendua 2007 (16)
Azaroa 2007 (26)
Urria 2007 (32)
Iraila 2007 (17)

Inprimatu





