2008/07/29
Egilea: Betizu Web

Izugarrizko arrakasta izaten ari da Cleopatra Stratan, 5 urteko kantari errumaniarra. Beste behin ere Errekorren Guinnes Liburuan agertuko da "arrakastadun kantari gazteena" izateagatik. Eta horrela, mota honetako sei errekor edo titulu eskuratu ditu jada gaztetxo honek.

Hiru urterekin grabatu zuen bere lehenengo diskoa eta orduan eskuratu zituen lehenengo bi Guinnes errekorrak: disko bat grabatu eta zuzeneko kontzertua eman zuen kantari gazteena izateagatik.

Ondoren, ongien ordaindutako haur kantaria izendatu zuten. Izan ere, ongintzazko emanaldi bat egitearren 10.000 euro jaso zituen pieza bakar batengatik. Eta geroago, hiru MTV sari eta Errumaniako zerrendako lehen postura iristea lortu zuen. Duela gutxi, gainera, bere itxurako panpina eta jarri dute salgai Errumanian eta hiru egunetan 5.000 ale saldu dituzte.




2008/02/13
Egilea: Betizu Web

Soin Hezkuntzako irakasleek herenegun eginiko greba «oso baikor» baloratu du Sohat Soin Hezkuntzaren Aldeko Taldeak. Eusko Jaurlaritzak prestatutako curriculumean ikasgai horri ezarritako ordu murrizketaren aurka, 500 bat soin hezitzailek greban eta mobilizazioetan parte hartu zutela azaldu du, ohar baten bidez. Horiek horrela, hausnarketarako eta arazoari aterabidea emateko deia egin dio Sohatek Eusko Jaurlaritzari.

Gehiago irakurri>> (Berria)




2008/02/13
Egilea: Betizu Web

Agiriek diote adingabeak direla, baina Diputazioak ezetz uste du, hezurren azterketetan oinarrituta.

Gehiago irakurri>> (Berria) 




2008/02/12
Egilea: Betizu Web

EU Kids Online ikerkuntza proiektuko datuen arabera, gazteek Interneteko arriskuak jasateko aukera handiak dituzte eta arrisku horiek estresa sortzen dute eurengan. EHUk proiektu horretan parte hartu du.

Gehiago irakurri>> (EITB24)




2008/02/07
Egilea: Betizu Web

Frantziako gizartea 1990eko hamarkadan astindu zuen auzia, 110 umeren heriotza eragin zuena epaitzen hasi dira Parisko Zigor Auzitegian. Hazteko hormona kutsatuak dira kasuaren ardatza, 1983 eta 1985 bitartean artatutako 110 haur -datu ofizialen arabera- hiltzeaz gain, beste 1.698 umeri erasan baitiete. Hormona horiek hilotzetako glanduletatik hartu zituzten umeei txertatzeko, baina Crutzfeldt-Jakoben gaitzarekin kutsatuak egoteak tragedia eragin zuen.

Gehiago irakurri>> (Berria)




2008/02/06
Egilea: Betizu Web

Gainera, etxe bereko beste bi ume Bideko Amaren ospitalera eraman dituzte, antza haiek ere toxikatuta. Ustez, amak eman die sendagairen bat, eta ondoren, bere buruaz beste egiten saiatu da.

Gehiago irakurri>> (EITB24)




2008/02/06
Egilea: Betizu Web

Urtean bi milioi neskari egiten diete ablazioa munduko 28 herrialdetan. Genitalak mozten dizkiete, sexu desioa kontrolatu eta mugatzeko: ezkontzeko, ezinbestekoa dute.

Gehiago irakurri>> (Berria)




2008/01/22
Egilea: Betizu Web

Herritarren Ekimena taldeak salatu du Irunen (Gipuzkoa) --Gaintxurizketako gainean-- lur kutsatuak biltzeko hondakindegi bat martxan jartzea onartu duela Irungo Udalak, eta oso arriskutsua dela. Zabortegia eskola baten ondoan dagoela nabarmendu du, eta bertan 500 haurrek baino gehiagok ikasten dutela.

Gehiago irakurri>> (Berria)




2008/01/08
Egilea: Betizu Web

Gizarte Gaietako Sailak 4.2 milioi euro bideratu ditu laguntzotarako. "Baliabide ekonomiko eza eskolara joateko oztopo izatea" sahiestea du helburu. Ostiraletik aurrera eskatu ahal izango dira.

Gehiago irakurri>> (EITB24)




2008/01/08
Egilea: Betizu Web

Abenduaren 17an legez kanpoko abortu sare batean ustez nahasita zeuden zazpi mediku atxilotu zituzten, eta Kataluniako eta Balearretako Familia Plangintzak urtarrilak 13ra arte kklinika horiek ixtea erabaki du.

Gehiago irakurri>> (EITB24)








Edukia igo
Bilatu
Azken iruzkinak
Kategoriak
Artxiboak
EiTB-ren beste blog batzuk
Esteka interesgarriak
Blog hau sindikatu