2008/08/13
Egilea: Betizu Web

Haurtzaroan, lehenengo hiru urtetan, haurrari ematen zaion elikadurak ondorengo urteetan izango duen garapenean eragin handia duela ondorioztatu dute Ingalaterrako bi unibertsitatek egin duten ikerketa batean.

Hiru urterekin zabor-jana ugari jandako umeek (gatz eta azukre asko daukaten elikagai prozesatuak), garapen okerragoa izaten dute ondoren. Hau da, 6 eta 10 urte bitartean ohikoa den mailan egoteko %10 aukera gutxiago dute.

Ikerketa honen arabera, ondorengo urteetako elikadurak ez du eskola-garapenean hainbesteko eraginik.

1991an eta 1992an jaio ziren 14.000 umek hasieratik izan zuten elikadura aztertu dute ikerketa honetan. Horrez gainera, haurraren garapenean eragina izan dezaketen beste hainbat faktore hartu dituzte kontutan: gurasoen bizi-maila eta etxearen baldintzak.

Pauline Emmet ikerketa honen arduradunetako batek dioenaren arabera: “lehenengo jatorduetako ohiturek ondorengo garapenean eragina dutela, nahiz eta ondoren dieta hori aldatu”. Beraz, lehenengo egunetatik dieta orekatua emateko gomendatzen du.




2008/01/23
Egilea: Betizu Web

Haurtzaroan proteinek ematen duten energiak dieta osoko kalorien %10 - % 15 beharko luke izan. Horien erdiak baino gehixeagok (%65 inguru) animali jatorrikoak izan beharko lukete eta gainerako %35, berriz, landareek emango ligukete. Egungo haurren dietak, ordea, ildo horretatik urruntzen dira, eskuarki, haurrek bidezkoa litzatekeena baino elikagai proteiko (haragi eta esnekiak, gehienbat) gehiago kontsumitzen dutelako.

Gehiago irakurri>> (Consumer.es)




2007/09/26
Egilea: Betizu Web

Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako eskoletan ibiliko dira Bihotz Bizi elkarteko kideak haurrei zer gosaldu behar den azaltzen.

Irakurri gehiago>> (Berria)




2007/09/25
Egilea: Betizu Web

Behar nutritiboak asetzen dituen dieta egitea ezinbestekoa da osasuntsu egoteko

Irakurri gehiago>> (Berria)




2007/08/17
Egilea: Betizu Web

Campbell Soup etxearekin lotutako enpresa batek egindako hiru galleta klaseri ateak itxi dizkie Txinako Gobernuak, aluminio gehiegi dutela argudiatuta.

Irakurri gehiago>> (Berria)







Edukia igo
Bilatu
Azken iruzkinak
Kategoriak
Artxiboak
EiTB-ren beste blog batzuk
Esteka interesgarriak
Blog hau sindikatu