![]() |
Zeledon txikiaren eta Neska txikiaren eguna da gaur Gasteizen eta, beraz, hiriko festazale gazteenek bereziki gozatzeko aukera izango duten hitzordua. Atzo, aurreko egunetako jendetzarik ez zen izan Gasteizko kaleetan, asteburua ondoan dagoela-eta, indarrak gorde behar baitira.
Gehiago irakurri>> www.gara.net
Datorren urriaren 5an, Iruran ospatuko den Gipuzkoako Ikastolen aldeko jaiaren abestia aurkeztu dute gaur Donostian.
“Oinarriak eraikitzen” du izena kantuak eta Aitor Mendiluze bertsolaria, kantuaren hitzez arduratu da, eta doinu zein ahotsa “Desordutan” musika taldearen eskutik datoz.
Toti Martinez de Lezea idazle bizkaitarrak Nur eta irlandar gnomoa izeneko umeentzako lehenengo nobela aurkeztu du gaur. Irakurtzen ikasten ari diren haurrei zuzendutako liburua da eta beraz, aditzak orainaldian daude irakurketa eta ulermena errazteko asmoarekin.
Euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu dute. Lezeak azaldu duenez, "ilobari esker" otu zitzaion nobela hau idaztea. "Ez nuen berarentzako liburu egokirik aurkitzen, ipuinak eta ongi ilustratutako liburuak, soilik aurkitzen nituen, baina ez nobelarik".
Nur eta irlandar gnomoa nobelan oso kontakizun xumeak azaltzen dira. Larrabetzuko baserrian bilatu zuen Toti Martinez de Lezeak umeentzako lehenengo nobelarako istorioa. "Nagusiek saguak ikusten ditugun tokian, umeek ipotxak ikusten dituzte", dio idazleak. Nobela hau bilduma baten aurreneko alea izango da. "Nobelako haurra hazten dioan heinean, istorioak ere handitzen joango dira" azaldu du idazle bizkaitarrak.
Datorren urteko maiatzaren 10ean ospatuko da XXVI. Herri Urrats, Seaskako ikastolen aldeko jaia, eta honezkero, antolakuntza lanak hasita dagoz. Urteko leloa aukeratu ondoren, logoa sortzeko ordua da eta horregaitik lehiaketa berezia antolatu dau Seaskak 2009ko logoa asmetako.
Irakurri gehiago>> (www.bizkaie.biz)
www.betizu.com webgunean aurki ditzakezue Casilda Iturrizar parkean egun guztirako antolatu diren ekitaldien berri zehatza, eta asteartetik aurrera, berriz, jaiko argazki guztiak ere bertan izango dira ikusgai.
Euri-jasak arratsaldean egitekoak ziren hainbat ekitaldi bertan behera uztea eragin du. Barakaldoko frontoian eta umeen tailer eta puzgarriak bakarrik mantendu dira .
Gehiago irakurri>> (www.eitb24.com)
Bizkaiko lurralde eremuan, 2008ko ekitaldian zehar, aisialdi eta astialdi arloan gazteentzako garrantzi bereziko jarduerak, zerbitzuak eta ekitaldiak sustatzen dituzten erakundeentzako diru-laguntzen dekretua onartu da.
Irakurri gehiago>> (www.bizkaia.net)
Bilboko Sarriko auzoan ume nahiz edadetuentzako jolaslekuak jarri dituzte.
740 metro karratuko leku batean, txikienei nahiz adineko jendeari zuzendutako mota guztietako jolasak aurki daitezke.
Alde batetik, gomazko zorua dagoen tokian, umeentzako jokoak daude eta gainerako tokia, jende nagusiak mantentze ariketak nahiz bestelako ekintzak burutzeko prestatu dute.
Gainera, jolasguneetaz gain, eserlekuak, iturria eta landarez betetako txoko apartak ere badaude.
Euskaraz argitaratutako liburuak hautagai izango dira eta horrez gain, gustuko duten ilustratzailea ere aukeratzeko posibilitatea izango dute. Hauteskunde hauek, irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko egiten diren jardueren artean kokatzen dira.
Gehiago irakurri>> (www.ikastola.net)
"Amore bi eta" lelopean Amorebieta-Etxanon ospatuko da aurten Ibilaldia maiatzaren 25ean. Bizkaiko Ikastolen aldeko festarako prestatu duten bideoklipa gaur, martxoak 12, Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu dute.
-
Giza Papilomaren birusari aurka egiteko txertoa jarriko die Osakidetzak 13 urteko neskei urte amaiera aldera. - J. Imanol - 2007-07-19 14:16:42
-
Komunikazioa (0)
Kirolak (0)
Hezkuntza (42)
Forum Radio Euskadi (0)
Elikadura (5)
Aisialdia (30)
Psikologia (1)
Osasuna (17)
Gertakariak (50)
Teknologia (3)
Beste batzuk (60)
-
Abuztua 2008 (4)
Uztaila 2008 (5)
Ekaina 2008 (7)
Maiatza 2008 (3)
Apirila 2008 (6)
Martxoa 2008 (3)
Otsaila 2008 (21)
Urtarrila 2008 (23)
Abendua 2007 (16)
Azaroa 2007 (26)
Urria 2007 (32)
Iraila 2007 (17)

Inprimatu





