![]() |
2008/09/22
Umea egoera egonkorrean ospitaleratuta dago eta gainerako haurrekin ze neurri hartuko beharko diren datozen orduetan erabakiko da.
Basauriko Ariz haurtzaindegian meningitis kasu bat atzeman dute eta ondorioz, ume bat ospitalean dago.
BBKren esku dagoen haurtzaindegiko arduradunak gertatutakoaren berri izan bezain laster, Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin harremanetan jarri ziren atzemandako meningitis kasuaren berri emateko.
Haurtzaindegiko arduradunak eta Gobernuko ordezkariak gaur, irailak 22, haurtzaindegiko gainerako haurren gurasoekin bilduko dira protokoloak eskatzen dituen neurriak hartu eta beharrezko informazioa helarazteko.
Egilea: Betizu Web
Tags: basauri ariz haurreskola meningitis
Tokia: Basauri
Iruzkinak (0):
Ez dago argazki honen iruzkinik ...
Iruzkin bat egin:
Edukia igo

Inprimatu





