![]() |
Haurtzaroan, lehenengo hiru urtetan, haurrari ematen zaion elikadurak ondorengo urteetan izango duen garapenean eragin handia duela ondorioztatu dute Ingalaterrako bi unibertsitatek egin duten ikerketa batean.
Hiru urterekin zabor-jana ugari jandako umeek (gatz eta azukre asko daukaten elikagai prozesatuak), garapen okerragoa izaten dute ondoren. Hau da, 6 eta 10 urte bitartean ohikoa den mailan egoteko %10 aukera gutxiago dute.
Ikerketa honen arabera, ondorengo urteetako elikadurak ez du eskola-garapenean hainbesteko eraginik.
1991an eta 1992an jaio ziren 14.000 umek hasieratik izan zuten elikadura aztertu dute ikerketa honetan. Horrez gainera, haurraren garapenean eragina izan dezaketen beste hainbat faktore hartu dituzte kontutan: gurasoen bizi-maila eta etxearen baldintzak.
Pauline Emmet ikerketa honen arduradunetako batek dioenaren arabera: “lehenengo jatorduetako ohiturek ondorengo garapenean eragina dutela, nahiz eta ondoren dieta hori aldatu”. Beraz, lehenengo egunetatik dieta orekatua emateko gomendatzen du.
Kategoriak: Hezkuntza Elikadura OsasunaEgilea: Betizu Web
Tags: elikadura janari ume haur
Tokia: Beste batzuk (Londres)
Ez dago argazki honen iruzkinik ...

Inprimatu





