2008/08/27
Egilea: Betizu Web

Euskal Autonomi Erkidegoan 9,5 jaiotza izan ziren mila biztanleko 2006. urtean, 27en Europar Batasuneko herriek 10,6ko bataz bestekoa lortu zuten bitartean.

Irakurri gehiago>> (www.eitb24.com)




2008/08/13
Egilea: Betizu Web

Haurtzaroan, lehenengo hiru urtetan, haurrari ematen zaion elikadurak ondorengo urteetan izango duen garapenean eragin handia duela ondorioztatu dute Ingalaterrako bi unibertsitatek egin duten ikerketa batean.

Hiru urterekin zabor-jana ugari jandako umeek (gatz eta azukre asko daukaten elikagai prozesatuak), garapen okerragoa izaten dute ondoren. Hau da, 6 eta 10 urte bitartean ohikoa den mailan egoteko %10 aukera gutxiago dute.

Ikerketa honen arabera, ondorengo urteetako elikadurak ez du eskola-garapenean hainbesteko eraginik.

1991an eta 1992an jaio ziren 14.000 umek hasieratik izan zuten elikadura aztertu dute ikerketa honetan. Horrez gainera, haurraren garapenean eragina izan dezaketen beste hainbat faktore hartu dituzte kontutan: gurasoen bizi-maila eta etxearen baldintzak.

Pauline Emmet ikerketa honen arduradunetako batek dioenaren arabera: “lehenengo jatorduetako ohiturek ondorengo garapenean eragina dutela, nahiz eta ondoren dieta hori aldatu”. Beraz, lehenengo egunetatik dieta orekatua emateko gomendatzen du.




2008/08/07
Egilea: Betizu Web

Zeledon txikiaren eta Neska txikiaren eguna da gaur Gasteizen eta, beraz, hiriko festazale gazteenek bereziki gozatzeko aukera izango duten hitzordua. Atzo, aurreko egunetako jendetzarik ez zen izan Gasteizko kaleetan, asteburua ondoan dagoela-eta, indarrak gorde behar baitira.

Gehiago irakurri>> www.gara.net




2008/08/05
Egilea: Betizu Web

Adecco Fundazioak inkesta bat egin du 4 eta 7 urteko 100 haurrekin, etorkizuneko ilusioei eta lan asmoei buruz.

Egin dieten galderetako bat "handitan zer izan nahi" duten izan da. Erantzunak ezberdinak dira mutikoak ala neskak izan. Mutikoek futbolari (30%), ingeniari (15%), mediku (9%), abokatu (6%) edota suhiltzaile (6%) izan nahi dute. Neskak berriz, doktore (19%), irakasle (16%), ileapaintzaile (11%), arkitekto (8%) edota abeslari (8%) izan nahi dutela erantzun dute.

Horrez gainera, bokazioz lan egitea soldata ona irabaztea baino garrantzitsuagoa dela erantzun dute gehienek.







Edukia igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:




Bilatu
Azken iruzkinak
Kategoriak
Artxiboak
EiTB-ren beste blog batzuk
Esteka interesgarriak
Blog hau sindikatu