![]() |
Izugarrizko arrakasta izaten ari da Cleopatra Stratan, 5 urteko kantari errumaniarra. Beste behin ere Errekorren Guinnes Liburuan agertuko da "arrakastadun kantari gazteena" izateagatik. Eta horrela, mota honetako sei errekor edo titulu eskuratu ditu jada gaztetxo honek.
Hiru urterekin grabatu zuen bere lehenengo diskoa eta orduan eskuratu zituen lehenengo bi Guinnes errekorrak: disko bat grabatu eta zuzeneko kontzertua eman zuen kantari gazteena izateagatik.
Ondoren, ongien ordaindutako haur kantaria izendatu zuten. Izan ere, ongintzazko emanaldi bat egitearren 10.000 euro jaso zituen pieza bakar batengatik. Eta geroago, hiru MTV sari eta Errumaniako zerrendako lehen postura iristea lortu zuen. Duela gutxi, gainera, bere itxurako panpina eta jarri dute salgai Errumanian eta hiru egunetan 5.000 ale saldu dituzte.
Uztailean inauguratu bazen ere, abendutik dago zabalik Haurtxoak, droga mendekotasunak dituzten amentzako eta haien haurrentzako zentroa. Mota honetako Euskal Herriko zentro bakarra da.
Irakurri gehiago>> (www.berria.info)
Datorren urriaren 5an, Iruran ospatuko den Gipuzkoako Ikastolen aldeko jaiaren abestia aurkeztu dute gaur Donostian.
“Oinarriak eraikitzen” du izena kantuak eta Aitor Mendiluze bertsolaria, kantuaren hitzez arduratu da, eta doinu zein ahotsa “Desordutan” musika taldearen eskutik datoz.
Toti Martinez de Lezea idazle bizkaitarrak Nur eta irlandar gnomoa izeneko umeentzako lehenengo nobela aurkeztu du gaur. Irakurtzen ikasten ari diren haurrei zuzendutako liburua da eta beraz, aditzak orainaldian daude irakurketa eta ulermena errazteko asmoarekin.
Euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu dute. Lezeak azaldu duenez, "ilobari esker" otu zitzaion nobela hau idaztea. "Ez nuen berarentzako liburu egokirik aurkitzen, ipuinak eta ongi ilustratutako liburuak, soilik aurkitzen nituen, baina ez nobelarik".
Nur eta irlandar gnomoa nobelan oso kontakizun xumeak azaltzen dira. Larrabetzuko baserrian bilatu zuen Toti Martinez de Lezeak umeentzako lehenengo nobelarako istorioa. "Nagusiek saguak ikusten ditugun tokian, umeek ipotxak ikusten dituzte", dio idazleak. Nobela hau bilduma baten aurreneko alea izango da. "Nobelako haurra hazten dioan heinean, istorioak ere handitzen joango dira" azaldu du idazle bizkaitarrak.
Datorren urteko maiatzaren 10ean ospatuko da XXVI. Herri Urrats, Seaskako ikastolen aldeko jaia, eta honezkero, antolakuntza lanak hasita dagoz. Urteko leloa aukeratu ondoren, logoa sortzeko ordua da eta horregaitik lehiaketa berezia antolatu dau Seaskak 2009ko logoa asmetako.
Irakurri gehiago>> (www.bizkaie.biz)

Inprimatu





