2008/06/19

Haur eta Gazte Literaturako IV. Biltzar Iberiarra burutuko da Donostiako Miramar jauregian uztailaren 3tik 5era bitartean, Haur Liburuaren Espainiako Elkarteak (OEPLI) antolatuta.

Antolatzaileek prentsa-ohar bidez azaldu dute "Leo diferente: el libro infantil y juvenil desde la diversidad cultural" (Ezberdin irakurtzen dut: haur eta gazte liburua kultur aniztasunetik) titulupean egingo dela biltzarra.

"Elkarbizitza eta bakea ahalbidetuko duten gaur egungo ikuspegitik" migrazioen fenomenoaren ondorioz haur eta gazte literaturan planteatzen ari diren beharrizan berriez gogoeta egitea izango da topaketaren helburu nagusia.

Horretarako, kultur aniztasunak egungo gizartean duen eragina aztertuko dute ikuspegi ezberdinetatik, bertan bilduko diren idazleek, irakasleek eta literatur kritikariek.

Horrela, besteak beste, han izango dira Juan Kruz Igerabide eta Patxi Zubizarreta idazleak, Buffaloko Unibertsitateko (AEB) Karen Sands, Vigoko Unibertsitateko (Galizia) Veljka Ruzika, La Lagunako
Unibertsitateko (Kanariar Irlak) Jesús Díaz Armas edota Mexikoko Irakurketarako Programa Nazionaleko sortzaile Elisa Bonilla.

Kategoriak: Beste batzuk
Egilea: Betizu Web
Tags: literatura gazteak donostia haurrak
Tokia: Donostia
Iruzkinak (0):

Ez dago argazki honen iruzkinik ...

Iruzkin bat egin:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URLa azalduko da


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.







Edukia igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:




Bilatu
Azken iruzkinak
Kategoriak
Artxiboak
EiTB-ren beste blog batzuk
Esteka interesgarriak
Blog hau sindikatu