![]() |
2008ko martxoaren 8an jaio zen Paula Basurtuko Ospitalean. Ama ia 7 hilebeteko zegoela jaio zen eta ez zuen kilo erdi pisatzen mundura etorri zenean. Ospitalean 103 egin ondoren, orain medikuek etxera bidali dute. Dagoeneko 2 kilo eta erdi hartu ditu.
Haur eta Gazte Literaturako IV. Biltzar Iberiarra burutuko da Donostiako Miramar jauregian uztailaren 3tik 5era bitartean, Haur Liburuaren Espainiako Elkarteak (OEPLI) antolatuta.
Antolatzaileek prentsa-ohar bidez azaldu dute "Leo diferente: el libro infantil y juvenil desde la diversidad cultural" (Ezberdin irakurtzen dut: haur eta gazte liburua kultur aniztasunetik) titulupean egingo dela biltzarra.
"Elkarbizitza eta bakea ahalbidetuko duten gaur egungo ikuspegitik" migrazioen fenomenoaren ondorioz haur eta gazte literaturan planteatzen ari diren beharrizan berriez gogoeta egitea izango da topaketaren helburu nagusia.
Horretarako, kultur aniztasunak egungo gizartean duen eragina aztertuko dute ikuspegi ezberdinetatik, bertan bilduko diren idazleek, irakasleek eta literatur kritikariek.
Horrela, besteak beste, han izango dira Juan Kruz Igerabide eta Patxi Zubizarreta idazleak, Buffaloko Unibertsitateko (AE
Karen Sands, Vigoko Unibertsitateko (Galizia) Veljka Ruzika, La Lagunako
Unibertsitateko (Kanariar Irlak) Jesús Díaz Armas edota Mexikoko Irakurketarako Programa Nazionaleko sortzaile Elisa Bonilla.
Dekretu berriaren arabera ,seme-alaba eta gurasoen arteko aldea 42tik 44ra igaroko da eta adingabeak umeak adoptatzeko 50 urteko muga desagertuko da, besteak beste. Gehiago irakurri: www.eitb24.com >>
Bilboko Guggenheim Museoak “Artearen bidez ikasten” ekimenean parte hartu duten 6 eta 12 urte bitarteko 184 ikasleren lanak jasoko ditu datorren abuztuaren 24ra arte. 1998an programa hau abiatu zenetik, milaka ikaslek, 40 artistek, ehun irakasle inguruk eta 86 ikastetxek parte hartu dute ekimen honetan.
Orokorrean, artearen bidez eta, besteak beste, Matematika, Literatura eta Fisika gaietan oinarrituz, Lehen Hezkuntzako eskola-curriculuma hobetzea du helburu honek. Aurten bederatzi ikastetxek eman dute izena. Modu horretan, Bilboko Gabriel Aresti ikastetxeko 2. ikasturteko ikasleek adibidez, inguruan dituzten forma geometrikoen gaineko azterketa egin dute.
Drogak, gaixotasunak, gehiegikeriak... gurasoek haurrak zaindu ezin badituzte aldundien egoitzetara eramaten dituzte. Baina haurrak familia giroan hazten dira ondoen; horregatik egiten dute ahalegina familiak aurkitzeko.
www.betizu.com webgunean aurki ditzakezue Casilda Iturrizar parkean egun guztirako antolatu diren ekitaldien berri zehatza, eta asteartetik aurrera, berriz, jaiko argazki guztiak ere bertan izango dira ikusgai.
Euri-jasak arratsaldean egitekoak ziren hainbat ekitaldi bertan behera uztea eragin du. Barakaldoko frontoian eta umeen tailer eta puzgarriak bakarrik mantendu dira .
Gehiago irakurri>> (www.eitb24.com)

Inprimatu





