2008/04/22
Egilea: Betizu Web

Euskaraz argitaratutako liburuak hautagai izango dira eta horrez gain, gustuko duten ilustratzailea ere aukeratzeko posibilitatea izango dute. Hauteskunde hauek, irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko egiten diren jardueren artean kokatzen dira.

Gehiago irakurri>> (www.ikastola.net)




2008/04/16
Egilea: Betizu Web

Euskal Herrian 30 lanpostu kenduko ditu orotara, eta bertze hamasei sortu. Ondorioz, hamalau irakasle lanpostu kenduko ditu Ipar Euskal Herrian, gehienak sare frantses elebakarrean.

Gehiago irakurri>> (Berria)




2008/04/11
Egilea: Betizu Web

Hezkuntza Sistemaren Legea «lehenbailehen» lantzen hasteko galdegin dio Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastolen kidegoak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari.«Legegintzaldi honetan ezingo da legea onartu baina, behintzat, oinarriak jarrita uztea eskatzen diogu Jaurlaritzari. Hurrengo legegintzaldian garatu ahal izateko», adierazi zuen atzo, Jose Luis Sukiak, Partaideko zuzendariak.

Gehiago irakurri>> (Berria)




2008/04/08
Egilea: Betizu Web

Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak 2008-2011 aldirako Haurrentzako II. Plana onartu du. Horren xedea da edozein arrazoirengatik, babesik gabe edo hala egoteko arriskuan dauden Bizkaiko adingabekoen ongizatea eta garapen normala bermatzeko diren babes sistemak hobetzea.

Gehiago irakurri>> (www.bizkaia.net)




2008/04/03
Egilea: Betizu Web

Paueko Akademia ikuskaritzak jakinarazi duenez, Frantziako Hezkuntzak ez ditu datorren ikasturterako sail elebiduneko irakasleak gehituko. Pirinio Atlantikoetan 70 gela kenduko ditu eta departamenduan 16 irakasle postu galduko lirateke datorren irailean. Biharko gurasoak grebara deitu dituzte sindikatuek.




2008/04/02
Egilea: Betizu Web

Oporraldietan eta eskola orduetatik at hezkuntza eta aisialdi programak sortu nahi ditu Eusko Jaurlaritzak, familia eta lana bateratzeko asmoz. Neurri horiek, EAEko Familia Planaren bitartez eraiki den babes sistema bermatzeko baliagarriak izango dira, Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak atzo adierazi zuenez.

Gehiago irakurri>> (Berria)







Edukia igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:




Bilatu
Azken iruzkinak
Kategoriak
Artxiboak
EiTB-ren beste blog batzuk
Esteka interesgarriak
Blog hau sindikatu