![]() |
Nafarroako D ereduko 55 ikastetxetako zuzendariak biltzen ditu NIZEk, eta martxoaren 10etik 17ra izanen den aurrematrikulazio kanpainan haurrak euskarazko ereduan matrikulatzeko deia egin zuten.
Gehiago irakurri>> (Berria)
Euskal Herriko pediatrek jarrera zuhurragoa dute azukrearen onuren inguruan eta beraien aburuz Australiako zientzialarien ikerketaren emaitzak arretaz aztertu behar dira, azukrea ezin baita edozein minei aurre egiteko erabili.
2005eko lege batek dio, hala gura duten gurasoek, euskara ofiziala den lekuetan, haur jaioberriak euskaraz erregistratzeko eskubidea dutela. Eskubide hori gauzatzea, oso zaila da, ordea. Kasu bakan batzuetan lortu badute ere, guraso asko nahi eta ezinean geratu dira.
Gehiago irakurri>> (Berria)
Frantziak 1.600 haurrei neurria hartzeko ekimena hasi berri du, arropen edo oinetakoen neurria aldatzeko. Dirudienez, haurren elikadurak okerrera egin du eta horregatik orain dela 40 urteko neurriak ez dute balio.
Gehiago irakurri>> (www.eitb24.com)
Eusko Jaurlaritzak, BBK Fundazioak eta Espainiako Matematika Elkarteak eskoletako liburutegietan matematikekin zerikusia duten liburuak banatu eta egileekin eta ipuin kontalariekin saioak antolatuko dituzte.
Gehiago irakurri>> (www.eitb24.com)
Soin Hezkuntzako irakasleek herenegun eginiko greba «oso baikor» baloratu du Sohat Soin Hezkuntzaren Aldeko Taldeak. Eusko Jaurlaritzak prestatutako curriculumean ikasgai horri ezarritako ordu murrizketaren aurka, 500 bat soin hezitzailek greban eta mobilizazioetan parte hartu zutela azaldu du, ohar baten bidez. Horiek horrela, hausnarketarako eta arazoari aterabidea emateko deia egin dio Sohatek Eusko Jaurlaritzari.
Gehiago irakurri>> (Berria)
Agiriek diote adingabeak direla, baina Diputazioak ezetz uste du, hezurren azterketetan oinarrituta.
Gehiago irakurri>> (Berria)
Bilboko Udaleko Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak asteburuetan Kirolguneak Dinamizatzeko Programa jarri du berriro abian aurten. Programa Bizkaiko Saskibaloi Elkartearekin lankidetzan gauzatzen da, mini-basketa eta saskibaloia Bilboko auzo guztietara zabaltzeko xedea du, eta udal kirolguneetan dauden saskibaloi kanastak era ludikoan eta lehia asmorik gabe erabiltzen dira horretarako.
Gehiago irakurri>> (Deia)
%80ko jarraipena izan duela diote antolatzaileek; eta Eusko Jaurlaritzak dio greba irakasleen %39k egin dutela.
Gehiago irakurri>> (Berria)
EU Kids Online ikerkuntza proiektuko datuen arabera, gazteek Interneteko arriskuak jasateko aukera handiak dituzte eta arrisku horiek estresa sortzen dute eurengan. EHUk proiektu horretan parte hartu du.
Gehiago irakurri>> (EITB24)

Inprimatu





