2008/01/31
Egilea: Betizu Web

NBEk dioenez, zailegia da munduan borrokan ari diren adingabekoen kopuru zehatza jakitea baina, gaur emandako datuei esker, Segurtasun Kontseiluak auziari irtenbide bat ematea espero duela adierazi du.

Gehiago irakurri>> (EITB24)




2008/01/31
Egilea: Betizu Web

Bigarren aldia izango da Bastida ikastolak jaialdia antolatu duela, izan ere, 2004an ere bere ardura izan zen festa antolatzea. 29 urte bete dituen ikastolak egun 200 ikasle eta 13 irakasle ditu.

Gehiago irakurri>> (EITB24)




2008/01/30
Egilea: Betizu Web

Bastida Ikastolak urte honetako Araba Euskaraz aukeztu du gaur. Euskara berreskuratzea eta zabaltzea helburu duen ikastolen jaia, datorren ekainaren 15ean ospatuko da Bastidan. Aukezpen honetan, Araba Euskaraz 08ko zirkuitua, egitaraua eta antolakuntzaren inguruko xehetasunak eman dira.

Urtero ikastola arabatar batek antolatuta, jende askoren laguntzarekin ekimen honetan atzeraezinak izan diren pausuak eman eta oinarri sendoak eraiki nahi dira.

Modu honetan eta hainbat ekintzekin, 2004an eraikitako ikastolan xahututako gastuak ordaindu nahi dira. Urte horretan, hasi ziren prestatzen jada Araba Euskaraz. Harrez geroztik, denon laguntzarekin, euskara bultzatzea laguntzen duen Arabako ikastolen jaia urtero ospatzea posible izan da.




2008/01/30
Egilea: Betizu Web

Mundu zabaleko eskola guztietan Indarkeriaren ezaren eta Bakeran Eskola Eguna ospatuko dute Mathma Ghandi bakezale indiarraren heriotzaren urteurrenaren harira. Gainera, Bilboko Bakearen Astea gaur amaituko da.

Gehiago irakurri>> (EITB24)




2008/01/29
Egilea: Betizu Web

Egun hori heldu arte, gainera, ez dute gorputz hezkuntza emango ikastetxeetan. Jaurlaritzak ikasgai horretako ordu murrizketak egingo duelako egingo dituzte protestak.

Gehiago irakurri>> (EITB24)




2008/01/29
Egilea: Betizu Web
Tolosako inauteriak direla eta, Kilometroak 08k bere gunetxoa eskaini die inauteriko jai alai hauei. Datorren asteazkenean, hilaren 30ean, KMK-08 egitasmoaren barruan Tolosako inauterietan antolatu diren ekitaldien aurkezpena egingo da goizeko 12:00etan Tolosako kultur etxean.

Tolosako alde zaharrean gainera, Aroestegieta Kaletik eta Rondilla kaletik sarbidek dituen taberna egokituko da eta lehenengo aldiz kaldereroen gauan zabalduko dute. Tabernako ateak inauteriak irauten duen ordu gehienetan izango dira zabalik.

Honekin batera, aukera aprobetxatuz, eskerrak emango zaizkie ekitaldi hauek aurrera eramaten lagundu duten guztiei.




Egilea: Betizu Web

Txernobileko zentral nuklearrak istripua izan eta 22 urtera hango biztanleek ondorioak nozitzen dituzte oraindik ere.

Aste batzutan behintzat giro hartatik apartean egon daitezen, aurten ere "Txernobil Elkarteak" 370 ume ekarri nahi ditu.

Iaz 391 ume ekarri zituzten eta aurten apalxeago dabiltza. 6 eta 17 urte bitarteko 370 gazte ekartzeko asmoa dute, baina horretarako familiak behar dituzte.

Horrez gain, "Txernobil 20 urte geroago" erakusketa izango da ikusgai Gasteizen. Bertan, 50 argazkik istripua gertau zen uneko izua islatzen dute.

 -Txernobil elkartea: 670 41 90 78




2008/01/23
Egilea: Betizu Web

Haurtzaroan proteinek ematen duten energiak dieta osoko kalorien %10 - % 15 beharko luke izan. Horien erdiak baino gehixeagok (%65 inguru) animali jatorrikoak izan beharko lukete eta gainerako %35, berriz, landareek emango ligukete. Egungo haurren dietak, ordea, ildo horretatik urruntzen dira, eskuarki, haurrek bidezkoa litzatekeena baino elikagai proteiko (haragi eta esnekiak, gehienbat) gehiago kontsumitzen dutelako.

Gehiago irakurri>> (Consumer.es)




2008/01/22
Egilea: Betizu Web

Herritarren Ekimena taldeak salatu du Irunen (Gipuzkoa) --Gaintxurizketako gainean-- lur kutsatuak biltzeko hondakindegi bat martxan jartzea onartu duela Irungo Udalak, eta oso arriskutsua dela. Zabortegia eskola baten ondoan dagoela nabarmendu du, eta bertan 500 haurrek baino gehiagok ikasten dutela.

Gehiago irakurri>> (Berria)




2008/01/22
Egilea: Betizu Web

American Journal of Obstretics and Gynaecology aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera, haurdun dauden emakumeek ez lukete kaferik edan behar.

Gehiago irakurri>> (EITB24)








Edukia igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:




Bilatu
Azken iruzkinak
Kategoriak
Artxiboak
EiTB-ren beste blog batzuk
Esteka interesgarriak
Blog hau sindikatu