![]() |
Haurrentzako masaia ikastaroa eskainiko da otsailean zehar, 2 eta 12 hilabete arteko neska-mutilak dituzten Barrikako gurasoei zuzendua. Bost saiotan egingo da ikastaroa, seguruenik larunbatetan, 11:00etatik 13:00etara.
Bi zatitan banatuko dira. Bat masaiei buruzko teoria eta praktika. Hitzaldiak izango dira beste zatiaren funtsa, negarra, logalea edota ukipenaren garrantzia aztertuz.
Tailer honen helburua gurasoen eskutan tresna bat jartzea da, seme-alaben beharrei erantzuteko, komunikazioan oinarritutako harremana sortu asmoz. 6 eta 10 haur artean joatea beharrezkoa izango da ikastaroa burutu ahal izateko.
Interesatuek Barrikako Kultur Etxean eska dezakete informazioa, (Udaletxeko Bidea2) goizeko 10:00etatik 13:30etara eta 16:30etatik 18:00tara, bai eta 94 677 51 63 telefonora deituz edota liburutegia@barrika.net posta elektronikoan ere.
Kategoriak: Beste batzukEgilea: Betizu Web
Tags: masaia tailerra barrika ikastaroa
Tokia: Barrika
Ez dago argazki honen iruzkinik ...

Inprimatu





