2007/12/31
Egilea: Betizu Web

Espainian Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioak jakitera eman duenez, Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian 6.008 gurasok jaso dute laguntza hori (15.020.000 euro). Nafarroan, berriz, 1.993 gurasok (4.982.500euro).

Gehiago irakurri>> (EITB24)




2007/12/28
Egilea: Betizu Web

Ipuinek sutondoan esateko aro ona abendue. Erran zahar horrek dioena kontuan hartuz, Xorroxin Irratiak urtaro ona aukeratu du Baztango Ipuinak liburua plazaratzeko. Neguko arrasti hotzak pasatzeko eskualdeko 27 istorio bildu dituzte haur eta helduentzat.

Gehiago irakurri>> (Berria)




2007/12/27
Egilea: Betizu Web

Haurrentzako masaia ikastaroa eskainiko da otsailean zehar, 2 eta 12 hilabete arteko neska-mutilak dituzten Barrikako gurasoei zuzendua. Bost saiotan egingo da ikastaroa, seguruenik larunbatetan, 11:00etatik 13:00etara.

Bi zatitan banatuko dira. Bat masaiei buruzko teoria eta praktika. Hitzaldiak izango dira beste zatiaren funtsa, negarra, logalea edota ukipenaren garrantzia aztertuz.

Tailer honen helburua gurasoen eskutan tresna bat jartzea da, seme-alaben beharrei erantzuteko, komunikazioan oinarritutako harremana sortu asmoz. 6 eta 10 haur artean joatea beharrezkoa izango da ikastaroa burutu ahal izateko.

Interesatuek Barrikako Kultur Etxean eska dezakete informazioa, (Udaletxeko Bidea2) goizeko 10:00etatik 13:30etara eta 16:30etatik 18:00tara, bai eta 94 677 51 63 telefonora deituz edota liburutegia@barrika.net posta elektronikoan ere.




2007/12/27
Egilea: Betizu Web

Eguberrietako ezinbesteko protagonistak, zalantzarik gabe, umeak dira. Olentzeroren opariekin hasi eta telebistako programazioarekin amaitu, haurrak dira jaun eta jabe opor egun hauetan. Haurtzaroa gainditu baina oraindik gazteak direnek, alabaina, aisialdirako eskaintza urria dute egun horietan.

Gehiago irakurri>> (Berria)




2007/12/26
Egilea: Betizu Web

Gabon gaueko afaria prestatzeak kezka ugari sortzen dizkie urtero milaka laguni; sukaldeko lana, jendez gainezka dagoen etxea eta, batez ere, Olentzerok guztien opariak ekarri dituen egiaztatzea. Horretarako aukera herenegun izan zuten askok.

Gehiago irakurri>> (Berria)




2007/12/26
Egilea: Betizu Web

Euskal Herriko etxe eta herrietara ez ezik, Etiopiaraino iritsi da aurten Olentzero. Kibebe Tsehay eskolara joan zen atzo, ilusioa eta margoak banatzera, eta haurrek oso pozik hartu zuten eskolan. Eskolen arteko lankidetza proiektuaren bidetik, Arturo Kanpion eta Ermitaberri eskolek antolatutako azoka solidarioetan lortutako diruarekin egin dituzte konponketak eskola horretan, eta elkartasunaren bide beretik jarraitu asmo dute aurrerantzean.




2007/12/19
Egilea: Betizu Web

33+3 urte Kontu kontari liburua kaleratu dute Enkarni Genua eta Manolo Gomezek 20 lagun baino gehiagoren laguntzarekin. Txotxongillo Taldea osatzen dute bi artista horiek, eta 1971.urtetik herriz herri txotxongiloekin haurrei ipuinak kontatzen ibili dira Euskal Herrian.

Gehiago irakurri>> (Berria)




2007/12/13
Egilea: Betizu Web

Bermeoko Udalaren Kirol Patronatuak, Kultura sailak eta Turismo bulegoak `Gabon txiki´ umeentzako gabonetarako egitarau berezia aurkeztu zuten atzo udaletxean.
Ekimenez beteriko programazio bateratu bat antolatu dute aurtengo gabonetarako.
Nobedadeen artean, izotz pista bat izango da Gonzalo Nardiz enparantzan, abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra bitartean.




2007/12/12
Egilea: Betizu Web

Jostailu bakan batzuek baino ez dute izango gaur egun 'Txinan egindakoa' dioen txarteltxo beldurgarria. Handik datoz, izan ere, mundu zabalean saltzen diren jostailu gehienak. Haien kalitateari buruzko eztabaidaren atzean, berriz -zeina kosta ahala kosta hobetu nahi baitu Gobernuak-, lan baldintza negargarriak ezkutatzen dira.




2007/12/11
Egilea: Betizu Web

Kolesterol maila altu daukaten umeak, gorreri arazoak dituzten nerabeak, anorexiaren aurreneko sintomak azaltzen dituzten 8 urteko neskatxoak... Gisa horretako patologiak helduen kontua ziren duela urte batzuk, baina gaur egun eta gurearen antzeko gizarteetan haur eta nerabe gero eta gehiagori erasaten diete, pediatren betidaniko ekintza estrategiak aldatzeraino.

Gehiago irakurri>> (Berria)








Edukia igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:




Bilatu
Azken iruzkinak
Kategoriak
Artxiboak
EiTB-ren beste blog batzuk
Esteka interesgarriak
Blog hau sindikatu