2007/11/28
Egilea: Betizu Web

Ez omen da jostailu ideala existitzen. Bai, ordea, ume bakoitzari okerrago edo hobeago dagokion jostailua. Hala ere, inportantea ez da jostailua, jolastea baizik. Bada jolasik gabeko jostailurik, baina ez ordea, jostailurik gabeko jolasik. Horregatik, Eneko Barberena Txatxilipurdi elkarteko kideak gaur Zizurkilen (15:00etan Pedro Mari Otaño eskolan) eta bihar Alegian (19:00etan Kultur Etxean) hitzaldi bat eman behar du hezitzaile eta gurasoentzat.

Gehiago irakurri>> (Tolosaldeko Hitza)




2007/11/27
Egilea: Betizu Web

Gutxienez sei lagun atxilotu zituzten atzo Kataluniako hiriburuan, Bartzelonan, haurdunaldiaren amaieran, legez onartutako hamabi asteko muga igarota, abortuak egitea egotzita. Horretaz gain, Espainiako Guardia Zibilak lau erietxe ere miatu zituen: TBC, Emece, Ginemedex eta Morin Fundazioa. Preso hartutakoen artean dago miatutako hiru erietxeetako zuzendaria den medikua, Carlos Morin.

Gehiago irakurri>> (Berria)




2007/11/27
Egilea: Betizu Web

Elia Escobedo eta Julia Canori indarrez kendu zizkieten alabak Ciudad Juarezen, baina ez borrokarako gogoa; haiek eta beste hainbat amek sortu dute Nuestras Hijas de Regreso a Casa taldea.

Gehiago irakurri>> (Berria)




2007/11/26
Egilea: Betizu Web

Azoka ondoan egokituko diren etxolatan kokatuko da
aretoa eta 180 metro koadroko lekua izango. Aretoa aurrera ateratzeko diruz honako babesleak izango dira: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Eroski Fundazioa eta BBK Fundazioa, arduradunek gaur iragarri
dutenez.

Haur Literatur Aretoaren helburu nagusiak 2 eta 12 urte bitarteko haurrak literaturaren mundura modu aktibo batean hurbiltzea eta haurrei euskaraz irakurtzeko gogoa piztea izango dira.

Haurrak ipuinen magian barneratzea eta umeek Durangoko Azoka barruan beraien
gustuko txoko lasaia izatea bermatzea ere bilatuko du.




2007/11/23
Egilea: Betizu Web

Urtero-urtero ehunka ume etortzen dira Euskal Herrira uda hemen igarotzera. Horrela, 1986an Chenobilen izandako hondamendiak beraien osasunean eragindako kalteak zertxobait hobetzea lortzen dute, eta baita bizi-iraupena luzatzea ere.

Aitzitik, Chernobil Elkarteak harrera familiak behar izaten ditu umeak udako sasoian hartzeko. Hori dela eta, euskal herritarrak informatzeko asmoz kanpaina abian jarri du eta bilerak antolatu ditu EAEko hiru hiriburuetan:

ARABA
Noiz: Azaroak 23
Non: Lakuabizkarra Auzokideen Elkartea
Iruña kalea, 11 (Gasteiz)
Ordua: 19:00

BIZKAIA
Noiz: Azaroak 24
Non: Bolunta
Ronda kalea, z/g (Bilbao)
Ordua: 17:00

GIPUZKOA
Noiz: Abenduak 1
Non: Txara
Zarategi pasealekua, 100 (Donostia)
Ordua: 17:00

Informazio gehiago behar izanez gero, 670 419 078 telefonora deitu dezakezue edota beraien webgunea bisitatu: http://www.chernobil.org




2007/11/22
Egilea: Betizu Web

Nafarroako Guardia Zibilak egin du operazio hau Estatuko 20 probintziatan. Vicente Ripak eguerdian emango du xehetasun guztien berri. Atxiloketez gain, hainbat material aurkitu dutela ere jakinarazi dute.

Gehiago irakurri>> (EITB24)




2007/11/22
Egilea: Betizu Web

Angeluko Cantau eta Miarritzeko Malraux lanbide heziketako eskolak blokatu dituzte, arlo horretan egin nahi dituzten murrizketen kontra. Baionan manifestazioa egin dute unibertsitateko ikasleek, Sarkozyk goi mailako ikasketak liberalizatu nahi dituiela iritzita.

Gehiago irakurri>> (Berria)




2007/11/19
Egilea: Betizu Web

Bihar, azaroak 20, Haurren Munduko Eguna ospatuko da. Hori aprobetxatuz, “Interneteko arriskuak eta haurren babesa” topaketa antolatu du Edex Fundazioak. Jardunaldi honen helburua Sareak dituen arriskuei (abusua eta menpekotasuna barne) eta arrisku horiek sahiesteko har ditzaketen neurri praktikoei buruzko informazioa ematea da helduei.

-Eguna eta ordua: azaroak 20, asteartea, 19:00etan
-Lekua: “La Bolsa” (Alde Zaharra, Bilbo)
-Nori zuzendua: gurasoei eta Lehen Hezkuntzako irakasleei
-Informazio gehiago eta izen-ematea: 94 442 57 84




Egilea: Betizu Web

Panpinen merkatua oso zabala da eta estilo eta etnia guztietakoak aurki ditzazkegu dendetan. Hala ere, nekez ikusi dugu nozbait panpina elbarririk.

Hutsune horretaz ohartu da estatu batuetako terapeuta bat eta panpina ezinduak sortu ditu. Interneten bakarri eros daitezke, eta 60 euro inguru balio dute.




2007/11/15
Egilea: Betizu Web

Haur-eskola zerbitzu handituko dutela adierazi du Zumaiako Udalak. Horretarako modulu berriak jarriko ditu Arrangoletako plazan eta, hala, 29 haurrentzako lekua izango dute. Eraikitze lanak berehala hasiko dira eta martxoan martxan jartze espero dute Udal ordezkariek.

Gehiago irakurri>> (Urola Hitza)








Edukia igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:




Bilatu
Azken iruzkinak
Kategoriak
Artxiboak
EiTB-ren beste blog batzuk
Esteka interesgarriak
Blog hau sindikatu